Etxebizitza arloko VII. kontrol eta ikuskapen plana 2021 eta 2022rako

Plan berriak sei ardatz estrategiko ditu:

I. ARDATZA. Etxebizitzen sustapena eta eraikuntza.
II. ARDATZA. Etxebizitza babestuaren esleipena.
III. ARDATZA. Etxebizitza babestuaren transmisioa eta lagapena.
IV. ARDATZA. Etxebizitza babestuaren destinoa eta erabilera.
V. ARDATZA. Gazteek eta diru-sarrera txikiak dituzten familia unitateek alokairu errenta ordaintzeko laguntzak.
VI. ARDATZA. Etxebizitza hutsak.

Ardatz estrategiko bakoitzaren barrenean, jarduera ildoak deskribatu dira bilatzen diren helburuekin lerrokatuta, eta ondoren, alde batetik, jarduketa administratiboaren aldez aurreko kontrola zehaztu da, batez ere egiaztapenean oinarritutako prebentzio lana egitea helburu, eta, bestetik, ondoko kontrol, zainketa eta ikuskapen neurriak zehaztu; horretarako, Nafarroako Gobernuko beste departamentuen laguntza eta haiekiko koordinazioa behar da.

Aurreko planetan ezarri ziren jarduera ildoekin jarraituko da, eta VI. ardatzean berri hauek sartu dira:
a) Etxebizitza hutsa deklaratzeko prozedura izapidetu aurretik, honako hauek eginen dira:
1. Bizitzaren egoera egiaztatuko da, nagusiki bide hauen bidez:

- Nafarroako Foru Ogasunak helburu horretarako lagatako datuak aztertzea.
- Ur, gas eta elektrizitatearen kontsumoko datuak eskatzea etxebizitzen titularrei.
- Ur, gas eta elektrizitatearen kontsumoko datuak eskatzea enpresa hornitzaileei.
- Azken udal erroldako edo biztanleen erroldako informazioa eskatzea udalei.
 
2. Egiaztatuko da finantza-entitateek eta haien higiezin-filialek, aktiboen kudeaketarako entitateek –banku-berregituratzetik heldu direnak barne– eta higiezin-entitateek, edozein dela ere haien helbide soziala, aurkeztu dutela maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legearen 42 quater artikuluak 7. apartatuan aipatzen duen informazioa, eta, horrela ez bada, informazio hori aurkezteko eskatuko da.
 
3. 2021ean, 3 etxebizitza baino gehiago dituztenei jakinarazpena bidaliko zaie, baldin eta kontsumoaren datua “NULL” bada eta etxebizitzak herri hauetako batean badaude: Tutera, Lizarra, Barañain, Sarriguren, Zizur Nagusia, Mutiloa, Atarrabia, Berriozar, Cintruénigo, Noain, Uharte, Altsasu, Milagro, San Adrián, Cortes, Azkoien, Lodosa, Martzilla, Viana, Mendabia, Beriain, Cascante, Artika, Bera, Orkoien, Castejón, Elizondo, Azagra, Aiegi, Gares, Alesbes, Andosilla eta Irurtzun.
 
2022an, herri gehiago sartuko dira zerrendan; hain zuzen, errentamendu araubideko etxebizitza babestuaren eskaria dutenak.

b) Etxebizitza hutsa aitortzeko prozedura izapidetzen den bitartean, etxebizitzen titularrek, etxebizitza hutsa aitortzeko prozeduren esparruan, hiru hilabeteko epean etxebizitza erabiltzen hasteko edo dagokion birgaitze babestua eskatzeko beren gain hartutako konpromisoak betetzen direla egiaztatuko da.

Fitxa

Legealdia: 
2019-2023
Departamentua: 
Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentua
Unitate arduraduna: 
Etxebizitza Zuzendaritza Nagusiko Programen Hedapenerako eta Ikuskapenerako Zerbitzua
Tipo: 
Plana
Data azken gaurkotzea: 
2020/12/01, Asteartea