Gazteriaren III. Foru Plana 2021-2023
Erlazionatutako edukiak:
2021-2023 Gazteriaren III. Foru Plana Nafarroako Gobernuko Gazteriaren Departamentuarteko Batzordeak onartu zuen, 2021eko martxoaren 23an. Indarraldiko lehen urte horretarako, gazteriarentzako 139 ekintza zeuden aurreikusita, 53.787.461 euroko inbertsioarekin.
Plana Nafarroako Gobernuaren tresna bat da, gazteen egungo errealitatearen beharrei erantzun nahi diena, eta hainbat arlo biltzen dituzten neurriak biltzen ditu, hala nola hezkuntza, enplegua, etxebizitza, osasuna, kultura, kirola, bizikidetza, gizarteratzea, berdintasuna, lurralde-garapena edo ingurumena, besteak beste. III. GFPren helburu nagusia da 2021-2013 urteetarako Nafarroako gazte-politiken printzipioak, jarduketa-ardatzak eta ekintza-ildoak definitzea. Hura planifikatzeko, gazte-intereseko kolektiboak, gazte-elkarteak, toki-entitateak, Nafarroako Gobernuko beste departamentu batzuk eta, oro har, gazteak hartu ziren kontuan, eta gazteen behar berriak identifikatu ziren, zeharka, modu parte-hartzailean eta koordinatuan lantzeko.
Planaren ekintzak Auzolan, Emantzipazioa eta Horizontea izeneko hiru egitura-ardatzen inguruan antolatuta daude, eta ardatz horiek 2020-2023 aldirako Gazteriaren Foru Estrategian daude. Egitura-ardatz horiek lan-arlo guztiak hartzen dituzte. Hala, Auzolanen ardatza gazteen sozializazio-prozesuari dagokio. Emantzipazioaren ardatzak autonomia sozioekonomikoa sustatu nahi du aukera-berdintasunean, eta Horizontearen ardatzak bizimodu eta ohiturei buruzko alderdiak jasotzen ditu, ibilbide pertsonala baldintzatzen dutenak.
Planaren indarraldiko urte bakoitzaren amaieran, egindako ekintzen ebaluazio bat eginen da, non Nafarroako Gobernuko departamentu guztiek eta gazteriak berak parte hartuko duten. Era berean, hurrengo urterako ekintza berrien aurreikuspena egingo da.
Fitxa
Garatutako ekintzak
2023
Gazteriaren III. Foru Planaren ebaluazio orokorra / Bukaerako ondorioak Hiru urteak oro har baloratuta, Gazteriaren III. Foru Planaren gauzatze tekniko osoa % 104koa izan da 2021. eta 2023. urteen bitartean (garatutako ekintza guztiak gauzatu dira). Horrek esan nahi du 452 ekintza gauzatu direla. Planeko ekintzen gauzatze ekonomikoari dagokionez, 2021. eta 2023. urteen bitartean guztira egin den gastua 189 milioi eurokoa izan da. Gastuak gora egin du urtez urte, Gazteriaren III. Foru Plana garatu ahala. 2021ean, gastua 55,29 milioi eurokoa izan zen; 2022an, 62,45 milioi euro gastatu ziren, eta 2023an, 71,76 milioi euro. Plana 16 lan-arlotan antolatuta zegoen, hiru egitura-ardatzetan banatuta. Auzolan ardatzak gazteen sozializazio-prozesua lantzen zuen, eta gastua handitu egin da 2021etik (29,42 milioi euro) 2023ra (34,71 milioi euro). Emantzipazio ardatzak xede zuen autonomia sozioekonomikoa aukera-berdintasunean sustatzea, eta hemen ere gastua nabarmen handitu da Plana indarrean zen bitartean, 23,83 milioi eurotik 34,10 milioi eurora. Zerumuga ardatzak ibilbide pertsonala baldintzatzen duten bizimodu eta ohiturak lantzen zituen, eta gastua 2,04 milioi eurotik 2,94 milioi eurora igo da. Agiriaren azken atalean Planaren amaierako ebaluazioa jasotzen da, 9. kapituluan. Hor, Planaren bukaerako ondorioak jasotzen dira, bai Gazteriaren Foru Estrategiaren nondik norakoei buruzkoak (estrategia horrek finkatu zuen Planaren oinarria), bai Planaren garapenari buruzkoak. 2023an egindako ekintzen ebaluazioa Nafarroako Gobernuko Gazteriaren Departamentuarteko Batzordeak 2021eko martxoaren 23an onetsi zuen 2021-2023 aldirako Gazteriaren III. Foru Plana, eta jada bukatu da, indarraldiko hirugarren eta azken urtea iraganik. Gazteriaren Departamentuarteko Batzordeak 2024ko apirilaren 30ean onetsi zuen Plana ebaluatzeko txostena, 2023. urteari buruzkoa. Han izan ziren hogei bat zuzendaritza nagusi. Txosten horretan nabarmentzen denez, plana gauzatzeko hirugarren eta azken urtea iraganik, gauzatze teknikoari dagokionez, 160 ekintza garatu dira. Horietatik 153 planifikatuta zeuden; hortaz, planaren % 104 gauzatu da. Gauzatze ekonomikoari dagokionez, gastua 71,76 milioi eurokoa izan da; hots, gastuaren % 110 gauzatu da. Ebaluazio horretan, Nafarroako Gobernuko zenbait teknikarik parte hartu dute. Nabarmendu behar da 24 administrazio-unitate edo zuzendaritza nagusi lankidetza estuan aritu direla, eta Nafarroako Gobernuko departamentu gehienek esku hartu dute, plana gauzatzearen ardura baitzuten.
Ekintzen aurreikuspena Gazteriaren Sailarteko Batzordeak 2023ko martxoaren 17an onartu zuen III. GFP horren esparruan 2023an gauzatuko diren ekintzen aurreikuspena. Aurten, Nafarroako Gobernuak 64.712.479,26 euroko gastua aurreikusi du 153 ekintzetarako. Ekintza horietatik 41 Nafarroako Gazteriaren Institutuak garatzen ditu zuzenean. Gazteria-ekintzetan egindako inbertsioari dagokion zifra horren gainean, 30,60 milioi euro Auzolan Ardatzera, Emantzipazioa Ardatzera 30,90 milioi euro eta 3,21 milioi euro Horizontea Ardatzera bideratuko dira. 2022an garatzen ari ziren ekintzen % 89k jarraipena izango du 2023an, gazte-politiken bultzadara egokitzeari buruzko balorazio ona oinarri hartuta. Aurkitutako beharrei erantzuteko planteatutako 15 ekintza berrien artean, honako hauek nabarmentzen dira, adibidez: Nafarroa osoan berdinen arteko gazte-informazioko sare bat sortzeko gazte-korrespontsalen programa abian jartzea, parte-hartzea sustatzeko ekintzak, ongizate emozionala sustatzea aholkularitza berri baten bidez eta ongizaterako tok-tok pildoren bidez, KABIA programa migratzaileen eta autoktonoen arteko loturak sustatzera bideratuta, kulturarteko bizikidetzari buruz sentsibilizatzeko kolore-eskolak, gazteentzako programazio-tailerrak eta Gazteriaren Epaimahaia Punto de Vista Zinemaldian, Naex Talento bekak nazioartekotzearen arloko prestakuntza emateko, edo bideojokoen eta sorkuntza digitalaren jardunaldiak Nafarroan garatzen ari diren edukiak ezagutzeko, besteak beste. Gazteei 2023an sartuko liratekeen gai edo ekintza berriei buruzko inkesta baten bidez (635 erantzun) galdetuta, gazteentzako zerbitzuei buruzko informazio gehiago eskatzen jarraitzen da. Emantzipazioari dagokionez, etxebizitza eta lan-baldintzak hobetzeko neurriak hartzea eskatzen dute. Era berean, jarduerak deszentralizatzea eskatzen da, landa-eremuak edo auzoak kontuan hartuta.
2022
III. Gazteria Planaren ebaluazioa III. GFPren indarraldiaren bigarren urtea amaitu ondoren, 2022ko ebaluazio-txostena onartu zuen Gazteriaren Sailarteko Batzordeak 2023ko martxoaren 17an. Txosten horretan jasotzen denez, urtean garatzeko aurreikusita zeuden 140 ekintzetatik 156 egin ziren. Horrek esan nahi du % 111,43 gauzatu dela alderdi teknikoan. Gauzatutako gastua 62.451.306,22 eurokoa da, hasieran aurreikusitako 54.964.392,55 euroko gastuaren gainean, hau da, % 113,62ko egikaritze ekonomikoa. Horrela, hasierako aurreikuspenak gainditu dira, ekintza gehiago garatu dira eta gazteriari buruzko ekintza eta politika publikoetan baliabide ekonomiko gehiago inbertitu dira. Nafarroako Gobernuko teknikariek ere parte hartu dute ebaluazioan: nabarmentzekoa da hainbat departamentutako 24 administrazio-unitateren lankidetza estua, egikaritzearen ardura baitute. Gazteen parte-hartzeari dagokionez, 30 urtetik beherako 635 pertsonak erantzun dute galdetegi batean, eta % 77k adierazi dute Nafarroako Gazteriaren Institutuari buruz dakitela; horietatik % 61ek erantzun dute Planean aurreikusitako ekintzaren batean parte hartu dutela. Jardueren egokitasun-mailari buruzko balorazioa ere nahiko positiboa izan da: gazteen % 25,8k 3 batekin baloratu dute, 40,54 (4) eta % 26,12 ( 5) balioetsi dituzte (1etik 5erako eskala batean, 1 ez zen oso egokia, eta 5 oso egokia).
Ekintzen aurreikuspena Gazteriaren Sailarteko Batzordeak 2022ko martxoaren 25ean onartu zuen III. Gazte Plan horren esparruan 2022an egingo diren ekintzen aurreikuspena. Parte-hartzea sustatzeko, ongizate emozionala sustatzeko eta unibertsitateko ikasle gazteentzako laguntzak, besteak beste, aurreikuspen horretan 2022rako nabarmendu ziren ekintzak izan ziren. Adierazi behar da Nafarroako Gobernuak 54.546.620,37 €-ko gastua aurreikusi zuela 140 ekintzetarako. 2021ean garatzen ari ziren ekintzen % 90 inguruk jarraipena izan zuten 2022an. 2022an garatzeko hasieran aurreikusitako 12 ekintza berrien artean, honako hauek nabarmendu behar dira: gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden migratzaileei harrera egiteko ekintzak, despopulazioak eragindako udalerrietako unibertsitateko ikasleentzako laguntzak (Raíces/Sustraiak programa), 5.000 biztanletik beherako toki-erakundeentzako dirulaguntzak gazteentzako jarduerak sustatzeko, Nafarroako Gazte Informazio Sarea berraktibatzea, ongizate emozionalerako aholkularitza bat abian jartzea edo Europako «Hitz egin dezagun Europar Batasunaren etorkizunari buruzko eztabaidarako Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan eta Nafarroako hainbat herritan» jardunaldiak. Gazteei galdetuta, 2022an egingo liratekeen galdera edo ekintza berriei buruzko inkesta baten bidez (712 erantzun), gazteentzako zerbitzuei buruzko informazio gehiago eskatzen zen, eta lantegiak eta ikastaro praktikoak ere eskatzen ziren, laneratzen laguntzeko. Emantzipazioari dagokionez, etxebizitzaren alokairua ordaintzeko laguntzak handitzea eskatzen zen. Era berean, landa-inguruneko gazteei zuzendutako jarduerak areagotzea eskatzen zen.
2021
III. Gazteria Planaren ebaluazioa 2022ko martxoaren 25eko bileran, Gazteriaren Sailarteko Batzordeak 2021ean egindako lana gainbegiratu zuen, III. GFP 2021-2023 hasieran aurreikusitakoaren esparruan, eta oniritzia eman zion 2021eko ebaluazio-txostenari. III. GFPren indarraldiaren lehen urtea amaitu ondoren, 2021eko ebaluazio-txostenak jasotzen zuen aurreikusitako 139 ekintzetatik 136 egin zirela. Horrek % 97,84ko betetze-maila ekarri zuen, alderdi teknikoan. Gauzatutako gastua 55.298.834,55 eurokoa izan zen, hasieran aurreikusitako 55.069.121,52 euroko gastuaren gainean, hau da, % 100,42ko egikaritze ekonomikoa. Nafarroako Gobernuko teknikariek parte hartu zuten ebaluazioan. Gazte Planeko ekintzen xede-biztanleriaren estaldurari edo irismenari dagokionez, batez beste 3,92ko balorazioa lortu zen 5etik, eta 3,84koa, 5etik, ekintzen hedapenari dagokionez. Gazteen parte-hartzeari dagokionez, 30 urtetik beherako 712 pertsonak erantzun zuten galdetegi batean, eta % 69k adierazi zuten Nafarroako Gazteria Institutuari buruz zekitela; horietatik % 51k erantzun zuten Planean aurreikusitako ekintzaren batean parte hartu zutela. Era berean, jardueren egokitasun-mailaren balorazioa nahiko positiboa izan zen: % 64k baino gehiagok 3rekin ( % 32,72) eta 4rekin ( % 31,60) baloratu zituzten, eta % 5,48k soilik baloratu zituzten ekintzak 1ekin (1etik 5erako eskala batean, non 1 ez zen oso egokia eta 5 oso egokia).