Hizkuntza Plana (2020-2022) - Migrazio Politikak eta Justizia Departamentua
Erlazionatutako edukiak:
103/2017 Foru Dekretuak, azaroaren 15ekoak, euskararen erabilera arautzen du Nafarroako administrazio publikoetan, haien erakunde publikoetan eta menpeko dituzten zuzenbide publikoko entitateetan. 6. artikuluak, hizkuntza plangintzari buruzkoak, zehazten du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko departamentu bakoitzak bere hizkuntza plana prestatuko duela, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuaren koordinazioarekin..
Nafarroako Gobernuko departamentuen berregituraketak hauen hizkuntza plangintzaren berrikusketa eskatu du definizio, egitura, eskumen eremu, funtzio eta departamentuetako buru berrietara egokitzeko, aurreko planen oinarrizko egitura mantenduz. Hortaz, Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuaren Hizkuntza Planak, 15/2020 Foru Aginduak, ekainaren 22koa, onartutakoa, 2020, 2021 eta 2022 urteetan aurrera eramango diren ekintzak jasotzen ditu, aurreko hizkuntza planean jasotakoa ondoriorik gabe utziz.

Egin den planak aukera emanen du ekintzak planaren indarraldian gauzatzeko. Izan ere, funtsezko helburua da herritarrei zerbitzuak bi hizkuntzetan emateko aukerari bide ematea da, epe ertain eta luzerako plangintza-prozesu baten baitan, halako moduz non helburu hori progresiboki beteko den, ondoz ondoko planen bidez. Horregatik, lehenetsi egin da gauzagarriak diren ekintza zehatzak egitea, errealitate soziolinguistikoari, legezko esparruari eta herritar euskaldunak zuzenago artatzen dituzten unitateen zehaztapenari erantzuten diotenak.
Helburuak:
- Beharrezko hizkuntza nahitaezkotasuna ezartzea lehentasunezko unitate organikoetan
- Euskarazko prestakuntza eskaintzea Departamentuko lehentasunezko unitate organikoei esleituriko langileei
- Beharrezko neurriak hartzea euskaraz artatuak izan nahi duten pertsonak hala izan daitezen
- Herritarrei ele biko informazio idatzia eskaintzea (digitala eta paperekoa)
- Errotulazioa eta informazio elementuak ele bitan, herritarrak artatzeko gune fisikoetan (bulegoak, harreraguneak...): hizkuntza paisaia
- Zerbitzu publikoak esleitzeko orduan, hizkuntza irizpideak ezartzea.
Fitxa
Legealdia:
2019-2023
Departamentua:
Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentua
Proposamen mota:
Plana
Dokumentazioa:
Data azken gaurkotzea: