Hizkuntza Plana (2020-2022) - Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentua

103/2017 Foru Dekretuak, azaroaren 15ekoak, euskararen erabilera arautzen du Nafarroako administrazio publikoetan, haien erakunde publikoetan eta menpeko dituzten zuzenbide publikoko entitateetan. 6. artikuluak, hizkuntza plangintzari buruzkoak, zehazten du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko departamentu bakoitzak bere hizkuntza plana prestatuko duela, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuaren koordinazioarekin..

Nafarroako Gobernuko departamentuen berregituraketak hauen hizkuntza plangintzaren berrikusketa eskatu du definizio, egitura, eskumen eremu, funtzio eta departamentuetako buru berrietara egokitzeko, aurreko planen oinarrizko egitura mantenduz. Hortaz, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren Hizkuntza Planak, 19E/2020 Foru Aginduak, irailaren 14koa, onartutakoa, 2020, 2021 eta 2022 urteetan aurrera eramango diren ekintzak jasotzen ditu, aurreko hizkuntza planean jasotakoa ondoriorik gabe utziz.


Egin den planak aukera emanen du ekintzak planaren indarraldian gauzatzeko. Izan ere, funtsezko helburua da herritarrei zerbitzuak bi hizkuntzetan emateko aukerari bide ematea da, epe ertain eta luzerako plangintza-prozesu baten baitan, halako moduz non helburu hori progresiboki beteko den, ondoz ondoko planen bidez. Horregatik, lehenetsi egin da gauzagarriak diren ekintza zehatzak egitea, errealitate soziolinguistikoari, legezko esparruari eta herritar euskaldunak zuzenago artatzen dituzten unitateen zehaztapenari erantzuten diotenak.  

Helburuak:

  1. Beharrezko hizkuntza nahitaezkotasuna ezartzea lehentasunezko unitate organikoetan
  2. Euskarazko prestakuntza eskaintzea Departamentuko lehentasunezko unitate organikoei esleituriko langileei
  3. Beharrezko neurriak hartzea euskaraz artatuak izan nahi duten pertsonak hala izan daitezen
  4. Herritarrei ele biko informazio idatzia eskaintzea (digitala eta paperekoa)
  5. Errotulazioa eta informazio elementuak ele bitan, herritarrak artatzeko gune fisikoetan (bulegoak, harreraguneak...): hizkuntza paisaia
  6. Zerbitzu publikoak esleitzeko orduan, hizkuntza irizpideak ezartzea.

Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariaren urtarrilaren 19ko 3E/2022 Foru Aginduak aldatu egiten du Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariaren  irailaren 14ko 19E/2020 Foru Agindua, Departamentuaren 2020-2022 Plan Linguistikoa onartzen zuena.

Fitxa

Legealdia: 
2019-2023
Departamentua: 
Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentua
Tipo: 
Plana
Data azken gaurkotzea: 
2022/01/24, Astelehena