Irisgarritasun Unibertsalaren 2021eko Plan Operatiboaren jarraipen txostena
Irisgarritasun Unibertsaleko Plan Operatiboa 2022 - Ekintzak

2022ko apirilaren 27an Gobernuaren erabaki bidez onartu zen 2022ko Irisgarritasun Unibertsaleko Plan Operatiboaren bidez konpromiso irmoa adierazten da Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazioarteko Konbentzioan definitutako helburuak eta erronkak lortze aldera; horiek zehatzago definitu ziren
Irisgarritasun Unibertsalari buruzko ekainaren 14ko 12/2018 Foru Legean. Ikuspegi operatibotik begiratuta, plan horrek jasotzen du nola egin nahi den aurrera, indarrak batuz eta sinergiak sortuz, departamentuen arteko lan koordinatuaren aldeko apustu irmoan. Nafarroako Gobernuko departamentuek proposatutako aldaketak eta aldaketa horiek inplementatzeko neurriak jasotzen ditu. Horrez gain, aurrekontua, gauzatzeko epea eta aurreikusitako helmugak ere barne hartzen ditu.