Irisgarritasun Unibertsaleko Plan Operatiboa 2024

Irisgarritasun Unibertsaleko 2024ko Plan Operatiboak –Gobernuaren 2024ko ekainaren 12ko erabakiaren bidez onetsiak– jarraipena ematen dio Nafarroako Gobernuak desgaitasuna duten pertsonekin hartutako konpromiso sendoari. Izan ere, Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazioarteko Konbentzioan eta, zehazkiago, Nafarroan desgaitasuna dutenei arreta emateari eta beren eskubideak bermatzeari buruzko azaroaren 28ko 31/2022 Foru Legean ezarritako erronka eta helburuak lortu nahi ditu, eta aurrerantz doa 2021ean hasitako urteko plangintza operatiboaren prozesuan
 
Ikuspuntua aldatu, eta irisgarritasun unibertsala eskumen sektorial bat izatetik zeharkako jarduketa modu bat izatera pasa da. Horrela, ikuspegi operatibotik begiratuta, Irisgarritasun Unibertsaleko 2024ko Plan Operatiboak aurrera nola egin nahi den zehazten du: indarrak batuz eta sinergiak sortuz, hau da, departamentuen arteko lan koordinatuaren aldeko apustu irmoa eginez.

Ildo horretan, departamentuen arteko lankidetza-sare bat sortzen ari da, lan egiteko modu berri inklusibo hori kontuan hartzen duena. Planak espero diren aldaketak jasotzen ditu, baita departamentu arduradunek eta inplikatutako beste batzuek ezarri beharreko neurriak ere, eta, orobat, aurrekontua, gauzatze-aldia eta aurreikusitako xedea zehazten ditu.

Irisgarritasun unibertsaleko laugarren plan operatibo hau egin ondoren, egiazta dezakegu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren barruan aldaketa kultural bat hasi dela, eta gero eta gehiago direla aldaketaren eragileak. Horixe da plan horiek eta ezartzen dituzten neurriek eragin duten aldaketarik handiena. Eragile horiek zerbitzu publikoak ematen dituzte, eta argi dute:

 

-irisgarritasun unibertsala ez dela departamentu jakin baten jarduera,  baizik eta departamentu guztietan zerbitzu eta politika publikoak diseinatu eta ezartzeko moduaz ari garela.
-irisgarritasun unibertsalak ez diela soilik desgaitasuna duten pertsonei mesede egiten, baizik eta guztioi egiten digula mesede.

-eta irisgarritasun unibertsala espazio fisikoaren irisgarritasunetik haratago doala: zerbitzuen irisgarritasunaz ari gara.

Plan horiekin 2.500 langile baino gehiagok –aldaketaren eragileak– prestakuntza jaso dute irisgarritasun unibertsalaren arloan, bai zerbitzu orokorretan bai zerbitzu espezialiatuetan, hala nola osasuna, herritarren segurtasuna, enplegua, turismoa, kultura eta abar.
 

Fitxa

Legealdia: 
2023-2027
Departamentua: 
Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentua
Unitate arduraduna: 
Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako zuzendaritza nagusia
Tipo: 
Plana
Data azken gaurkotzea: 
2024/06/13, Osteguna