LGTBI+ Pertsonen Bedintasun Sozialerako 2026- 2029 II Ekintza Plana
LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialerako ekainaren 19ko 8/2017 Foru Legearen garapenerako II. Ekintza Plana 2026ko urriaren 7ko Gobernu Bilkuran onartu zen, eta haren helburua da ekintza instituzional koordinatu eta planifikatu bat definitzea eta garatzea, sexu eta genero aniztasunaren ikuspegia ekintza instituzionalean txertatzera, zein berdintasun eta eskubideen ikuspegitik Nafarroako Foru Komunitateko LGTBI+ pertsonen beharrei erantzutea.
Planak 2026-2029 aldirako ekintza-esparrua jasotzen du ekintza publikoaren eremuetan lortu nahi diren helburuak eta hartu beharreko neurriak, horiek gauzatzeko aurreikusitako baliabide ekonomikoak, erantzukizunak eta adierazle-sistema batean oinarritutako ebaluazio-ekintzak.
Ekintza Plana hiru ardatz estrategikotan egituratzen da, zortzi helburu estrategiko eta hamalau helburu operatibo lortzeari lotuta.
Lehenengo ardatz estrategikoak planaren garapenera eta iraunkortasunera bideratutako neurriak jasotzen ditu, bai eta Administrazio Publikoaren barnehobekuntzara bideratutakoak ere, gaitasun teknikoak, operatiboak eta antolakuntzakoak indartzeko.
Bigarren ardatz estrategikoak gizartean sexueta genero-aniztasuna ikusaraztearekin eta balioestearekin lotutako ekintza guztiak biltzen ditu, eta, aldi berean, LGTBI+fobiaren aurrean prebentzio- eta erantzun-estrategia integralak bultzatzen ditu kultura-, hezkuntza-, kirol-, lan- eta komunitate-eremuetan.
Hirugarren ardatz estrategikoa ikuspegi intersekzionaletik zerbitzu publikoetako arreta integral, irisgarri eta inklusiboari buruzkoa da, eta egoera ahulenean dauden pertsonei laguntza, arreta eta eskubideen babesa bermatzea du helburu.
II. Ekintza Planak ekintzak abian jartzeko eta garatzeko kronograma bat jasotzen du, baita sail arduradunak ere. Planaren gobernantza-ereduak ekintza-planaren jarraipena eta ebaluazioa egiteaz arduratzen diren eragileak identifikatzen ditu: Nafarroako Berdintasunerako Institutua (INA/NBI); LGTBI+ Berdintasunerako Zuzendariordetza; toki-erakundeak; eta LGTBI+ Nafarroako Kontseilua.

