Nafarroako 2017-2027ko Hondakinen Plana - Ekintzak

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak Nafarroako Hondakinen Plan berri bat egin du, gure lurraldean hondakinen prebentzio eta kudeaketa arloko politikarako oinarrizko tresna izanen dena 2017-2027 aldirako. 

Ekonomia zirkularraren printzipioetan oinarrituta dagoen plan honen helburua da Nafarroako gizartea, etorkizunean, erreferentziakoa izatea hondakinen arloko prebentzioan eta murrizketan, kudeaketa publikoaren lidergoan eta kalitateko enplegua sortzeko gaitasunean.

2016an Plana egiteko lanaren eta parte-hartzearen zatirik handiena gauzatu zen, Hondakinen Planaren zirriborrotik eta hasierako dokumentu estrategikotik abiatuta.  Otsailetik ekainera bitarte parte-hartze publikorako prozesu bizia egin zen, eta haren ondorioz 2.000 ekarpen egin zitzaizkion zirriborroari, Gardentasun Ataritik zuzenean edo eskualdez eskualde eta gaien arabera antolatu ziren 29 tailerretan.

Aldi berean, planaren Ingurumen ebaluazio estrategikoa tramitatu zen, Ingurumen ebaluazio estrategikoaren prozedurako aldez aurreko kontsulten tramitearekin eta ondoko irismeneko dokumentuarekin.

2016aren Abuztuko amaieran, Hondakinen Planaren hasierako testua eta Ingurumen Azterlan Estrategikoa; Nafarroako Gobernuak  jendaurrean jarri zituen bi dokumentu horiek, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz.

Jasotako alegazioak baloratu ziren, eta, azkenik, Nafarroako Gobernuak Hondakinen Plana onetsi, eta Ingurumen adierazpen estrategikoa egin zuen; Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren eta Nafarroako Parlamentura eta Elikadura, Nekazaritza eta ingurumen Ministeriora igorri ziren.
Planerako hasieran aurreikusitako aldia (2015-2025), egindako prozesu osoaren luzerak gainditu zuenez, planaren denbora-esparrua aldatu, eta 2017-2027aldirako egokitu zen, eta hala adierazten da gaur egun hasierako testuan.

Nafarroako Gobernuak 2016ko abenduaren 14an egindako bilkuran, Nafarroako 2017-2027ko Hondakinen Plana onesteko Erabaki hartu zuen.

Jarraipena eta gauzatzea Gobernu Ekintzan egingo zaio.

Fitxa

Legealdia: 
2015-2019
Departamentua: 
Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumeneko Departamentua
Unitate arduraduna: 
Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzua
Tipo: 
Plana
Data azken gaurkotzea: 
2017/01/13, Ostirala