Nafarroako 2017-2027 Hondakinen Planaren Berrikuspena
Nafarroako Hondakinen 2017-2027 Plana hondakinen arloko estrategia ezartzen duen tresna da Nafarroan. Planaren 7.2. atalak ezartzen du planaren jarraipena eta berrikuspena egin behar dela, eta hartutako neurrien eraginkortasuna eta lortutako emaitzak ebaluatu.
Hondakinen Atalak Planaren ebaluazioa egin du 2021-22ko hondakinen sorrerari eta kudeaketari buruzko datuetatik abiatuta, eta berrikusi egin du. Plana berrikusteko, plana onartu zenetik eman den araudi guztia hartu da kontuan.
Hondakinen Planaren berrikuspena ez da aldaketa txikia; beraz, ez da beharrezkoa Ingurumen-Ebaluazio Estrategikoaren prozedura betetzea, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean ezarritakoaren arabera.
Egindako berrikuspenean helburu berriak eta hasieran hartutakoak baino helburu handiagoak finkatu dira. Hasierako plangintza eguneratu da eta neurri berriak hartu dira helburu horiek lortzeko. Aurrekontua eguneratu da, Planari dagokion iraunkortasun ekonomikoa bermatzeko.
Nafarroako 2017-2027 Hondakinen Planaren Berrikuspena Nafarroako Gobernuak onartu zuen 2024ko urtarrilaren 31n.