Nafarroako Txikizkako Merkataritza Bultzatzeko Plana 2018-2020

Erlazionatutako edukiak:

Nafarroako Txikizkako Merkataritza Bultzatzeko Plana (2018-2020) 2018ko otsailaren 21eko Gobernu Bilkuran onetsi zen eta plangintzako tresna sistematiko bat da Nafarroako merkataritzari ahalik eta etorkizunik onena bilatzeko.

Plan hori abiatu da batez ere txikizkako merkataritza hurbilak duen egoera konplexuari aurre egin behar zaiolako eta, besteak beste, kontsumitzaileen ohitura berriek sortutako beharrei erantzun behar zaielako.

Onetsi den Plan hori 4 Programa edo Jarduketa Esparru handitan egituratu da, eta horiek era desberdinetan eragiten dute merkataritzako sektorean parte hartzen duten eragileetan. Hortaz, garbi ageri da ezen, Nafarroako txikizkako merkataritza hurbila bultzatuko bada, eragile bakoitza ez dela aritu behar bere aldetik, baizik eta denak inplikatu behar direla ezarritako helburuak lortzeko. Ildo horretatik, planak piramide egitura bat islatzen du, eta horren oinarrian pertsona ekintzaileak eta sektoreko enpresak daude, merkataritza sektoreko azken objektu gisa; urrats bat gorago, erdiko elkarte eta entitateak, eta goian Administrazioa, bai Toki Administrazioa bai Foru Administrazioa.

Programa bakoitza saiatzen da egokitze irtenbideak ematen, eragile hauetako bakoitzaren ahalik eta eraginkortasunik handiena lortzeko, baina betiere koordinaturik eta merkataritzako ekosistema egoki batean non eragile baten jardunak eta hobekuntzak zuzenean eragiten duen merkataritzako sektore osoan. Testuinguru honetan:

  • 1. Programa: Merkataritza Sektorearen Gobernantza Publikoa: Foru eta Toki Administrazioari zuzenean eragiten dioten jarduketa ildo eta neurriak ditu, eta helburua da Nafarroako merkataritza sistemaren antolamendu orekatua lortzea.
  • 2. Programa: Enpresa Lankidetza: (sektoreko edo eskualdeko) enpresako elkarteei eta erdiko beste entitate batzuei eragiten dieten jarduketa ildo eta neurriak ditu, eta helburua da sektoreko ETEen arteko enpresa lankidetza areagotzea eta amankomuneko zerbitzu erantsiak abian jartzea.
  • 3. Programa: Merkataritzako ETEaren Lehiakortasuna eta Garapen Teknologikoa: merkataritzako enpresa txikiei zuzenean eragiten dieten jarduketa ildo eta neurriak ditu, eta helburua da haren lehiatzeko gaitasuna handitzea.
  • 4. Programa: Berrikuntza eta Ekintzailetza: pertsona ekintzaile berriei eta, halaber, beren negozioa hedatu nahi duten enpresei zuzenean eragiten dieten jarduketa ildo eta neurriak ditu, eta helburua da enpresa egitura sendotzea eta eskuragarri dauden lokalen eta bulegoen egungo merkatua dinamizatzea.

4 programa hauen barruan 11 jarduketa ildo eta 37 neurri berariazko daude, plana abian jartzeko gauzatu behar direnak.


PLANAREN JARRAIPENA Planaren exekuzioaren jarraipen zuzena egiteko, Gobernu Irekiaren Atariko Gobernu Ekintzaren atal honetan eginen den lanaz gain, planteatu da, Plana kontrolatzeko, Nafarroako Merkataritza Kontseiluari emaitzak aurkeztea; halaber, Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiak jendaurreko aurkezpen publikoa egitea jendaurrean, eskura dituen hedabideak eta, betiere, Merkataritzaren webgunea erabilita.

Planaren jarraipena egitea errazagoa izan dadin, lortu ahala erabiliko dira emaitzak, bai helburuak lortzeari buruzko adierazle estrategikoenak, bai programen, jarduketa ildoen eta jarduketa neurrien araberako jarraipen adierazleenak, dokumentuan ageri direnak.

Fitxa

Legealdia:
2015-2019
Departamentua:
Garapen Ekonomikorako Departamentua
Unitate arduraduna:
Nafarroako Gobernuko Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusia
Proposamen mota:
Plana
Data azken gaurkotzea:

Garatutako ekintzak