Nafarroako Haur eta Nerabeen Partaidetzarako I. Topaketa

Nafarroako Haur eta Nerabeen Partaidetzarako I. Topaketaren bidez, oinarriak ezarri nahi dira haurrek eta nerabeek eragiten dien guztian parte hartzeko duten eskubidea gauzatzen laguntzeko.
 
Lehenengo aldiz, Nafarroako Foru Komunitateko udal-partaidetzarako organoetako haurrak elkartuko dira; zehazki, Zizur Nagusikoak, Mendabiakoak, Cintruenigokoak, Castejongoak eta Iruñekoak.
 
Lan-esparru bat sortu nahi da, haurren eta nerabeen parte-hartzeari jarraipena emateko tresna gisa.
 
Ekitaldia María Chivite Nafarroako Gobernuko lehendakariak zuzenduko du, eta jardunaldiaren gai nagusia eta hausnarketaren xedea INGURUMENA izanen da, Agenda 2030en GJHekin lerrokatuta. Haurrek eztabaida eta hausnarketak partekatuko dituzte Nafarroako parlamentariekin, lantaldeetan.
 
Eztabaida mahaietatik jasotzen diren ekarpenak Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari eta udalerriei helaraziko zaizkie, eta, UNICEFen lankidetzaren bidez, haurren eta nerabeen partaidetzarako organoen nazioko eta Europako topaketetara eramanen dira. Halaber, plataforma digitalean partekatuko dira, Europaren Etorkizunari buruzko Konferentziaren esparruan, Europako bere leihatila bakarrean, hain zuzen: “NAFARROAKO EUROPE DIRECT”.
 
Gainera, eraikuntza kolektiboko lan bat eginen da haurrekin, Nafarroako haur eta nerabeen partaidetzarako organoen sarea irudikatuko duen irudia sortu eta hautatzeko.

Jarduera:
Jardunaldia
Data:
Ordutegia:
10:00etatik 14:00etara
Lekua:
Nafarroako Biltzar Jauregia eta Auditoriuma, Baluarte (Luneta eta Ziudadela aretoak)
Herria:
Pamplona <> Iruña