Administrazio Irekiaren Astea 2026

Logo Semana de la administración abierta

Administrazio Irekiaren Astea da Gobernu Irekirako Aliantzak sustaturiko ekimen bat & (Open Gov Week), eta 2026ko maiatzaren 18tik 24ra bitartean ospatuko da mundu osoan. Helburu nagusia da administrazio publikoak herritarrengana hurbiltzea, Gobernu Irekiaren printzipioak oinarri harturik: gardentasuna, kontu-ematea, herritarren parte-hartzea, integritate publikoa eta lankidetza.

Aste hori dela-eta, Nafarroako Gobernuak zenbait ekitaldi antolatu ditu:


Maiatzaren 19a

  • Informazio-saioa: nola aurkeztu Nafarroako Haurren eta Nerabeen Kontseiluko kide izateko hautagaitzak

    Informazio-saioa Nafarroako Haurren eta Nerabeen Kontseiluari buruz. Maiatzaren 27ra arte dago zabalik kontseilukide izateko hautagaitza aurkezteko epea. Online eginen den saio horretan, azalduko da zer den kontseilua, nola osatuko den, zer urrats egin behar diren parte hartzeko, eta nolakoa izanen den hautatze-prozesua. Gainera, bertaratutakoen zalantzak argituko dira.


Maiatzaren 20a

  • Aldez aurreko kontsulta publikoa: interes-taldeei buruzko foru dekretua

    Aldez aurreko kontsulta, Nafarroako Foru Komunitateko interes-taldeen erregistro publikoa arautzen duen foru dekretu berriak uki ditzakeen herritarren eta ordezkaritza handiena duten erakundeen iritzia jasotzeko.


Maiatzaren 21a

  • Herritarren esperimentazio eta elkarlanerako laborategiak

    Deialdi bat ireki da Nafarroako Foru Komunitateko erakunde, elkarte, enpresa eta kolektiboendako, interesa dutenek 2026an herritarren laborategi bat antola dezaten, eta parte har dezaten herritarren esperimentazio eta elkarlanerako laborategien Nafarroako sareko esperientzia pilotu batean. Behin proiektuak aurkeztu eta 8 eta 10 proiektu bitartean hautatzeko epea igaro ondoren, maiatzaren 21ean saio bat eginen da denekin batera, ongi-etorria emateko sarean aritzeko proposamenarekin bat egiten duten erakunde horiei.

  • Gobernu Irekirako Aliantzarako (OGP) Nafarroako I. Ekintza Planaren jarraipen-bilera

    Gobernu Irekirako Aliantzarako (OGP) Nafarroako I. Ekintza Planaren jarraipena dela eta, jarraipen-bilera bat antolatu da talde eragileko kideentzat. Gai-zerrendan, honako hauek aurreikusten dira: konpromisoetan zenbat aurreratu den azaltzea, eta eztabaida bat egitea kideek planaren garapenaren gainean dituzten iradokizunak txertatzeko.


Maiatzaren 22a

  • Zerbitzu publikoak hobetzeko diseinu-tresnak

    Prestakuntza-ekintza bat eginen da, langile publikoei zerbitzu publikoak hobetzeko diseinu-tresnak eskaintze aldera. Azken urteotan, gero eta interes handiagoa dago pertsonen beharretatik sortzen den berrikuntzarekiko; izan ere, funtsezkoa da arazoak zuzenean ezagutzea, dela zerbitzu publiko baten erabiltzaileenak, dela hotel bateko bezeroenak, dela produktu baten erabiltzailearenak edo enplegatu batenak, irtenbide arrakastatsuak eskaini ahal izateko. Premia horiek elkarlanean egin nahi den berrikuntza-prozesu baten abiapuntua dira. Zerbitzuen diseinua: pertsonak ardatz dituzten berrikuntza-ikuspegiak dira, eta diseinurako tresnak eta metodoak erabiltzen dituzte bat egin dezaten erabiltzaileen beharrek, zerbitzuaren helburuek eta aukera teknologikoek.

  • Gardentasun erraza eta arina: nola kudeatu eskaerak

    Informazio publikoa eskuratzeko eskaeren kudeaketari buruzko prestakuntza izanen da, ikuspegi teoriko eta praktiko batetik. Benetako kasuak ebazteko asmoz, arau-esparrua eta haren aplikazioa aztertuko dira; eskaerak izapidetzean gerta litekeen edozein gorabehera arrakastaz kudeatzeko diseinatua dago.

  • Diskafea, tratua eta interakzioa desgaitasuna duten pertsonekin:

    Zerbitzu publikoetan lan egiten duten pertsonak kontzientziatzeko, prestatzeko eta hurbiltzeko saio bat da, desgaitasuna duten pertsonekin modu natural eta normalizatuan elkarreragiteko. Eguneroko egoeretan naturaltasunez eta normaltasunez tratatzea eta pertsona mota guztiak behar bezala eta errespetuz erabiltzea dira saioaren helburu nagusiak.

Jarduera:
Saioak
Eremua:
Administrazio Irekiaren Astea 2026
Data:
Herria:
Pamplona <> Iruña