Tailerra: “Nola muntatu herritarren laborategi bat"

Herritarren laborategiak esperimentaziorako guneak dira, diziplina desberdinetako jendea biltzeko eta elkarrekin proiektuak sortzeko. Edozeinek har dezake parte –herritarrek, administrazioko teknikariek, profesionalek nahiz kaltetuen komunitateek– eta helburu dute elkarlanean sortzea leku bateko bizitza hobetzeko asmoa duten proiektuak.

Tailer hau prestakuntzako jarduera bat da; aukera ematen du testuinguru bakoitzera egokitzeko herritarren laborategien metodologia, bai eta Nafarroako herritarren laborategi-sarearen esperientzia pilotu bat diseinatzeko ere, laborategi guztien arteko lankidetza errazte aldera.

Proposatzen da Nafarroako mota desberdinetako 12-15 bat erakundek parte hartzea tailerrean (bai hiri bai landa-eremukoak, bai publikoak bai pribatuak): liburutegiak, unibertsitateak, gizarte-zerbitzuak, osasun-zentroak, eskolak, kirol-zentroak, museoak, auzo-elkarteak, parrokiak, GKEak edo enpresak.

Tailerrak lau online saio izanen ditu (ekainaren 6an, 8an, 13an eta 15ean), eta aurrez aurre eginen den azken saio bat, 22an Iruñean (zehaztu gabe dago tokia).

Informazio gehiago dokumentu honetan.

Izen-emateak maiatzaren 31ra arte: idatzi participacionciudadana@navarra.es helbidera eta eman erakundearen izena, zure izen-abizenak, telefonoa eta helbide elektronikoa.

Gomendatzen da erakunde bakoitzeko bi pertsona inskribatzea. 15 erakunde baino gehiago izanez gero, hautaketa bat eginen da, irizpide hartuta tipologia desberdinetako erakundeak egotea, bai eta Nafarroa guztikoak ere.

Jarduera: 
Tailerra
Modalitatea: 
Gaikakoa
Data: 
2023/06/06
Ordua: 
13tik 14:30era
Lekua: 
4 online saioak eta 1 aurrez aurre (10:30 - 14:00)
Herria: 
Pamplona - Iruña