Metadatuen kudeaketaren eta kalitatearen gainean

Informazioak gero eta indar handiagoa duen mundu honetan, erabaki estrategikoak hartzeko funtsezko faktore bihurtu dira datuen kudeaketa eta kalitatea. Hala, eraginkortasuna hobetzen du datuak modu eraginkorrean bildu, biltegiratu, aztertu eta erabiltzeko gaitasunak, eta, gainera, konfiantza bermatzen du, bai eta araudia betetzea ere. Hala ere, erronka berriei aurre egin beharra diegu; izan ere, gero eta informazio-iturri gehiago daude, datuen kopurua izugarri hazi da eta premiazkoa bihurtu da datuen osotasunari eustea. Hortaz, erronka horiek eskatzen dute ikuspegi zorrotzagoekin jokatzea. Testuinguru horretan, datuen kalitatea jada ez da luxu bat, eta ezinbestekoa bihurtu da eguneroko lana kudeatzeko.

Eremu horretan, datuekin lotutako prestakuntza-ekintza batzuk eginak ditu Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzuak; orain, beste prestakuntza bat antolatu du, ardatz hartuta datuen eta metadatuen kudeaketa eta kalitatea.

Prestakuntza-saio hau pentsatua dago metadatuen kultura orokorra ezagutarazteko eta balioan jartzeko, eta gai hauek landuko ditu, bi multzotan antolatuta:

I. MULTZOA: Datuen kalitatea.

  • Zer da datuen kalitatea?
  • Datuen kalitatearen dimentsioak eta ezaugarriak
  • Datuen kalitate-ereduak
  • Datuen kalitatea neurtzea eta ebaluatzea
  • Datuen kalitatearen onurak
  • Datuen kalitaterako tresnak

 

II. MULTZOA: Zer garrantzia duten metadatuek datuen gobernantza eta kudeaketarako.

  • Zer dira metadatuak?
  • Metadatu motak (deskribatzaileak, egiturazkoak, administratiboak, etab.)
  • Estandarrak eta eskemak (DCAT, Dublin Core, ISO 19115, etab.)
  • Metadatuen bizi-zikloa eta gobernantza
  • Kalitatea eta ebaluazioa (osotasuna, zehaztasuna, elkarreragingarritasuna)
  • Metadatuen onurak (gardentasuna, aurkikuntza, erabakiak hartzea)
  • Tresnak eta jardunbide egokiak