Nafarroako Gobernuak eta CERMINek lankidetza-protokoloa sinatu dute gai publikoetan parte-hartze inklusiboa sustatzeko
Nafarroako Gobernuak eta CERMINek urteak daramatzate desgaitasuna duten pertsonak eremu publikoan sar daitezen sustatzen.
Lankidetza hori formalizatzeko protokolo bat sinatu dute, bi aldeen artean ahaleginak partekatzen jarraitzeko, jarduketa esparru amankomun bat ezarrita. Xedea da parte-hartze inklusiboa sustatzea gai publikoetan, hala nola erabakiak hartzean eta/edo politika publikoak diseinatzean, eta aipatu politika publikoa abian jartzean eta haren ebaluazioa egitean.
Protokoloa sinatu dute Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusiak, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak (biak Nafarroako Gobernukoak), eta Desgaitasuna duten pertsonen Nafarroako entitate ordezkarien batzordeak.
Protokoloak partaidetza-mekanismoen garapenean aurrera egiteko helburuak eta ekintzak biltzen ditu, betiere politika publikoetan parte-hartze inklusiboa sustatzearren. Biltzen dituen konpromisoen artean, honako hauek daude:

- Prestakuntza ekintzak eta hedapen kanpainak sustatzea, politika eta zerbitzu publiko irisgarrien diseinuan eta ebaluazioan parte-hartzeari buruz.
- Parte-hartzeko eskubidea bermatzearen garrantziaz sentsibilizatzeko ekintzak sustatzea.
- Administrazio publikoak sustatuko du elkartzeko eta kontuak emateko espazio irisgarriak sor daitezen.
- Orobat, material irisgarriak sortu edo egokituko dira, desgaitasuna dutenek jakin dezaten zer eskubide dituzten parte-hartzeari dagokionez.
Deskargatu hitzarmena