Udalen komunikazioa: sare sozialak eta gehiago
Prestakuntza honen helburua da udalen komunikazioa erraztea, herritarrak modu eraginkorrean parte hartzera motibatu eta bultzatzeko. Sare sozialen mekanismoak landuko dira, baita mekanismo tradizionalagoak ere
Prestakuntza doakoa eta presentziala da eta 25 plaza daude. Kurtso hau Udalean edo udalerrietan lan egiten duten teknikariei eta/edo politikariei zuzenduta dago.
Eskaerak izen-ematearen hurrenkeraren arabera onartuko dira, eta itxaron zerrenda bat gaituko da egon daitezkeen bajetarako.
Urriaren 31a baino lehen izena eman behar da. Deskargatu egitaraua.
Helburuak
- - Udalen komunikazioari buruzko planak aztertzea.
- - Berrikustea sare sozialen eta komunikaziorako beste tresna birtual nahiz tradizional batzuen erabilera, baita udaletan parte-hartzeko tresnak ere.
- - Aztertzea nola egokitzen den tresna bakoitza, ikuspegi kritiko batetik, nire udalean parte-hartzea errazte aldera.
Edukiak
- Komunikazioa versus marketina udal mailan.
- Parte hartzera bideratuta dagoen komunikazioa.
- Komunikazioko tresna birtualak eta tradizionalak.
- Komunikazio-plana; emaitza onak lortzeko funtsezko tresna.
- Komunikazio-plana; emaitza onak lortzeko funtsezko tresna.
Metodologia
-
Prestakuntza batez ere praktikoa izanen da, eta 4 orduko 2 saio izanen ditu.
1. Saioa: udalen komunikazioa eta horretarako tresnak.
2. Saioa: Nola antolatu ohi dugu komunikazioa?
Nork emana
-
Guadalupe Lekumberri. (Arbuniés y Lekunberri Asociados). Esperientzia handia dauka proiektuen diseinuan eta garapenean, eta taldeak kualifikazioa dauka parte hartzeko prozesuetan, prestakuntzan eta trebakuntzan eta komunikazioan eta parte-hartzeari aplikatutako kanpainetan