Koronabirus - batzordea
AHOLKU BATZORDEA
Koronabirusaren pazientearen zainketan hartu beharreko erabaki etikoen gaineko aholku batzordea (03/28 PO)
- - Organo aholku-emailea eta diziplina askotarikoa,
- - Operatiboa alarma-egoeran eta osasun-krisialdian.
- - Osasun-sare publiko eta pribatuko pertsonek osatzen dute, eta Medikuen Elkargoko Batzorde Deontologikoko kideek parte hartzen dute bertan.
Eginkizunak:
- - Pazienteen jardun klinikorako gomendioen aplikazioari buruzko erabaki konplexuei aurre egiten dieten profesionalei laguntzea, osasun-krisiaren egoeran baliabideak mugatuta daudenean, erabaki hauek hartzen direnean: zaintza kritikoak aplikatzea, tratamendu farmakologikoa, ebakuntza kirurgikoak, osasun-normaltasuneko egoeretan egokitzat jotako espazioak izatea eta pazienteari arreta ematen dion profesionalak osasun-normaltasuneko erabaki zehatzak hartzean dituen beste dilema etiko guztiak.
- - Pazientearekin eta familiarekin hitz egitea bultzatzea, kasu bakoitzean hartzen diren erabakietan inplikatutako pertsonen balioak eta lehentasunak integratzeko.
- - Laguntza ematea profesionalei eta gizarteari jakinarazteko neurri bereziak aplikatu behar direla ezohiko osasun-krisiaren testuinguru batean, justizia banatzailearen printzipio etikoan oinarrituta eta gizarte osoarentzako onurarik handiena bilatuz.

