Lanerako mahaiak, zeharkakoak, kultur eta arte eragileekin


HELBURUA:

Helburua da informazioa biltzea Nafarroako lurralde osoan kultura eta sormena osatzen duten azpisistema eta jarduera sektore guztietako eragileen aldetik. Mahai hauek irekiak dira eta interesa duen edonork eman dezake izena bere gogoeta eta proposamenak adierazteko.

Norentzat den:

Kulturaren eta sormenaren arloko eta haren azpisistema guztietako profesional/eragileentzat: kultur teknikariak, kultur kudeatzaileak, artistak, sortzaileak, banatzaileak, komisarioak, ekoizleak, kultura eta sormen industrietako profesionalak, kultura eta sormen sektoreari loturiko elkarte/fundazio/antolakundeetako kideak eta abar.

Saio parte-hartzaileak:

a) a) 1. saioa, Nafarroako kultura eta sormen sektorearen diagnostikoa egiteko.
Helburua: diagnostikoaren proposamenaren informazioa balidatzea, hornitzea eta hobetzea, Nafarroako kulturaren eta sormenaren gaur egungo eta etorkizuneko errealitatearen ikuspegi partekatua lortu beharrez, Nafarroako Kulturaren 2017-2023ko Ekintza Plana ontzeko abiapuntu gisa.

b) 2. saioa, Nafarroako Kulturarako Ekintza Plana ontzeko.
Helburua: Nafarroako Kulturaren 2017-2023ko Ekintza Planerako proposamenak biltzea/balidatzea; horretarako abiapuntuak izanen dira aitzineko saioan kontsentuaturiko diagnostikoa eta zenbait iturritatik bildutako informazioarekin lantzen ari den ekintza planaren proposamena, izanik iturri horiek Kulturaren Zuzendaritza Nagusiari lotutako 2016-2019ko Partaidetza Plana, aurrediagnostikoak, txostenak, memoriak, ikerketak, ekintza planak, lekuko pribilegiatuei egindako elkarrizketak, KZNko zuzendaritzako langile eta teknikariekiko lantegia eta abar. 

Izena emateko bidea: bileren egutegia

  • BI DEIALDI/GONBIDAPEN eginen dira
  • Gonbidapen bat bidaliko zaie erregistraturiko kultur eragile guztiei eta toki entitateei.
  • Interesa duen edozein eragile, izena emanda. 


Mahaietan izena ematen duten profesional/eragileei bigarren posta elektroniko bat igorriko zaie, lanerako kaierarekin eta erabili beharreko metodologiarekin.
 

KULTUR ERAGILEAK:

Kulturarekin ikusteko duten lanak egiten dituzten eragile guztiak, hala banakakoak nola kolektiboak edo instituzioak (pertsonak, erakundeak, entitateak, sortzaileak, kudeatzaileak, ekoizleak, hedatzaileak, interpreteak eta abar). Kasu horretan, kategoria hauetan sailkatzen ditugu:


Guztiek lantaldeak osatuko dituzte, bakoitzak bere bilera egutegien bidez antolaturik.