Hizkuntza Plana (2020-2022) - Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentua
Nafarroako Gobernuko departamentuen berregituraketak hauen hizkuntza plangintzaren berrikusketa eskatu du definizio, egitura, eskumen eremu, funtzio eta departamentuetako buru berrietara egokitzeko, aurreko planen oinarrizko egitura mantenduz. Hortaz, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuaren Hizkuntza Planak, 23/2020 Foru Aginduak, ekainaren 30ekoa, onartutakoa, 2020, 2021 eta 2022 urteetan aurrera eramango diren ekintzak jasotzen ditu, aurreko hizkuntza planean jasotakoa ondoriorik gabe utziz.
Egin den planak aukera emanen du ekintzak planaren indarraldian gauzatzeko. Izan ere, funtsezko helburua da herritarrei zerbitzuak bi hizkuntzetan emateko aukerari bide ematea da, epe ertain eta luzerako plangintza-prozesu baten baitan, halako moduz non helburu hori progresiboki beteko den, ondoz ondoko planen bidez. Horregatik, lehenetsi egin da gauzagarriak diren ekintza zehatzak egitea, errealitate soziolinguistikoari, legezko esparruari eta herritar euskaldunak zuzenago artatzen dituzten unitateen zehaztapenari erantzuten diotenak.
Helburuak:
- Beharrezko hizkuntza nahitaezkotasuna ezartzea lehentasunezko unitate organikoetan
- Euskarazko prestakuntza eskaintzea Departamentuko lehentasunezko unitate organikoei esleituriko langileei
- Beharrezko neurriak hartzea euskaraz artatuak izan nahi duten pertsonak hala izan daitezen
- Herritarrei ele biko informazio idatzia eskaintzea (digitala eta paperekoa)
- Errotulazioa eta informazio elementuak ele bitan, herritarrak artatzeko gune fisikoetan (bulegoak, harreraguneak...): hizkuntza paisaia
- Zerbitzu publikoak esleitzeko orduan, hizkuntza irizpideak ezartzea.
Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariaren irailaren 20ko 81/2021 Foru Aginduak aldatu egiten du Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariaren ekainaren 30eko 23/2020 Foru Agindua, Departamentuaren 2020-2022 Plan Linguistikoa onartzen zuena.