Open Data Estatuan
Espainian, Industria eta Merkataritza Ministerioa Aporta proiektua gauzatzen ari da aspaldi honetan, Espainia sektore publikoaren informazioaren berrerabilerari dagokionez Europako abangoardian jartzeko asmoarekin, horretarako Datos.gob.es ekimena baliatuz, Sektore Publikoaren Informazio Publikoaren Katalogoa. proiektu hau Avanza2 planaren barruan sarturik dago, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) erabilera herritarrentzat gero eta onuragarria izateko lortu nahian. Horrez gain, Avanza2 planak herrialdearen suspertze ekonomikoa du jomugan, IKTen erabilera intentsibo eta orokorrari esker, eta enpresen garapena bultzatuz garrantzi handiko sektoreetan, eduki digitaletan adibidez.
Aporta proiektuak informazioa berrerabiltzeko kultura bultzatzen du administrazioen arloan, informazio horrek berak eta ondorengo erabilerak duten garrantziaz eta balioaz jabearazteko. Horrekin batera, Espainian informazioaren berrerabileraren merkatuari etekin ateratzeko ahal den informazio guztia eskura jartzeko bideak erraztu nahi ditu, trebakuntza nahiz jabekuntza landuko dituzte ekintzen bitartez, eta sektore publikoak sortzen duen informazioa berrerabiltzeko gida bat garatu, Guía Aporta izenekoa.
Zenbait Administrazio Publikok proiektuak garatu dituzte dagoeneko, W3C erakundeko CTIC fundazioaren eskutik. Sektore publikoan informazioa berrerabiltzearekin eta datu irekien atariekin lotutako ekimenak.
Esparru nazionala
Autonomia erkidegoak
- Datos Abiertos Andalucía
- Open Data Aragón
- Catálogo de Datos del Principado de Asturias
- Dades Obertes Caib (Islas Baleares)
- Datos Abiertos Canarias (DAC)
- Datos Abiertos Castilla la Mancha
- Datos Abiertos Castilla y León
- Dades Obertes Generalitat de Catalunya
- Open Data Comunidad Valenciana
- Open Data Euskadi
- Datos Abiertos Extremadura
- Open Data Xunta de Galicia
- Dato Abierto Rioja
Diputazioak
- Datos abiertos Alacanteko Diputazioa
- Dades obertes Bartzelonako Diputazioa
- Gipuzkoako Aldundia
- Malagako Diputazioa
- OpenData La Palma
Toki entitateak
- Alcobendas Udala
- Badalona Udala
- Open Data BCN (Bartzelona)
- Bilboko Udala
- Caceresko Udala
- A Coruñako Udala
- Xixongo Udala
- Lorcako Udala
- Lleidako Dades Obertes
- Datos Abiertos Madril
- Malaga Udala
- Las Palmaseko Kanaria Handikoko Udala
- Iruñako Udala
- Sabadelleko Udala
- Datos Abiertos Santander
- Tarragonako Udala
- Terrassako Udala
- Valentziako Udala
- Viladecanseko Udala
- Datos Abiertos de Zaragoza
Espainian, informazio publiko eta pribatuaren berrerabilerari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, Alberto Abellak egindako dokumentu hau irakur dezakezu.