Ohar orokorrak

Zer ote da software librea?

Ezagutzaren askatasuna softwarearen munduari dagokionez ulertzeko modu bat da, uneoro aukera ematen duena ordenagailuan ditudan programak nolakoak diren jakiteko eta, gainera, erabili, kopiatu, aldatu eta banatzeko askatasuna bermatzen duena. Gehiago jakiteko.

Eta kode irekia?
Kode irekiaren ideiaren funtsa hau da: tresna edo produktu hobeak eta eskuragarriagoak lortzeko kode linea bidez sortutako ezagutza partekatzea. Gehiago jakiteko.

Doakoa al da?
Software librearen inguruan gertatzen den oker nagusia doakoa dela esatea da. Ez da hala, software librearen filosofiak erabiltzailearen askatasuna ezartzen du, baina ez du ezartzen filosofia hori aplikatzeak sortzen duen softwareak doakoa izan behar duenik, software horrek erabiltzaileari askatasuna bermatzen jarraitu behar duela baizik. Gehiago jakiteko.

Interesa baduzu, informazio gehiago lor dezakezu "Ikasten" izeneko atalean.