Osasun eta gizarte neurriak

+ Osasun neurriak

Presako osasun neurriak, alarma egoeran hartutakoak

Osasun Sistema:

  • Koronabirusaren balizko sintomen aurrean jarduteko protokoloa (03/20 03/21 PO)
  • Osasun Departamentuak Nafarroako osasun sistemaren kudeaketa egin du Nafarroako osasun sistema publiko eta pribatuaren koordinazio exekutiboaren bidez (03/23 PO)
  • Ospitaleko laguntza:
    • Profesionalen taldeak berrantolatu dira eta behar asistentzialetara egokitzeko neurriak ezarri (03/24 04/6 PO)
    • Ospitalez kanpoko larrialdietako zerbitzuetan laguntza emateko bi zirkuitu sortu dira, bata arnas aparatuko gaitzetarako eta bestea gainerako patologietarako (03/21 PO)
    • Koronabirusaren pazientearen zainketan hartu beharreko erabaki etikoen gaineko aholku batzordea sortu da (03/28 PO)
    • Nafarroako Ospitaleguneko Psikiatria Zerbitzuak laguntza eman die COVID-19arekin ospitaleratutako pazienteei eta haien senitartekoei (04/2 PO)
    • Koronabirusean positibo emandako pazienteak hoteletara eraman dira bakartuta jarrai dezaten, etxean horretarako baldintza segururik ez bazuten. (3/28, 04/1 PO)
    • Hotelak egokitu dira jarduneko osasun profesionalentzat, atseden hartzen laguntzeko, eta positibo emandako osasun profesionalak sendatzen laguntzeko. (04/1 PO)
    • Laguntza psikologikoa eman zaie osasun arloko profesionalei. (04/2 PO)
  • Oinarrizko Osasun Laguntza:
    • Profesionalen taldeak berrantolatu dira eta behar asistentzialetara egokitzeko neurriak ezarri (03/24 PO)
  • COVID-19rako detekzio eta babes neurriak hartu dira, PCR probak, antigorputzen testa eta test azkarrak (04/8, 04/13 PO)
  • Material medikoa banatu da:
    • 146.000 maskara, Gobernuaren Ordezkaritzarekin eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarekin koordinatuta (04/13 PO)
    • 1.000 maskara Iruñerriko eta Tuterako hiri garraioaren kontzesioa duten enpresei (04/13 PO)

Laneko Arriskuen Prebentzioa:

  • Nafarroako Laneko Arriskuen Prebentzio zerbitzu guztien koordinazio exekutiboa egin du Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (3/2020 FLD, apirilaren 15ekoa) (04/15 PO)
  • NOPLOIko Lan Osasunaren Zerbitzuak aholku eman die enpresei prebentzio neurrien aplikazioari buruz, Laneko Ikuskatzailetzaren laguntzaz (04/13 PO)
  • NOPLOIko Osasun Eskolak, ikerketa zientifikoetan eta estatuko nahiz nazioarteko erakundeen eta instituzioen irizpideetan oinarrituta, gomendioak argitaratu ditu pertsona ahulenen osasunari eta ongizateari laguntzeko. (04/11 PO)

+ Ahulenak babesteko neurri sozialak

Enplegua

  • Aldi baterako enplegu erregulazioko espedienteen tramitazioa (ABEE):
    • 6.595 espediente, 55.486 langileri eragiten dietenak. (04/20 PO)
  • Beste neurri batzuk:
    • Autokontsumo fotovoltaikoari buruzko online saioak (04/20 PO)
    • Enplegua bilatzen laguntzeko Programaren” epea luzatu da (04/18 PO)

Gizarte babesa

Adinekoen eta desgaitasuna dutenen egoitzak

  • Adinekoen egoitzetarako langileak kontratatu dira eta babes materialaren horniketa egin da (04/7 PO)
  • Adinekoen eta desgaitasuna dutenen egoitzetako egoiliarrei eta langileei test diagnostikoak egin zaizkie gaitza detektatzeko (04/7, 04/12 eta 04/13 PO)
  • Adinekoei arreta ematen laguntzeko lau zentro egokitu dira egoitzetako espazioak berrantolatzeko eta positiboen bakartze egokia egiteko (04/06, 04/14 PO)
  • Koordinazio Asistentzial Exekutiboa egin da adinekoen egoitzetan (DL 3/2020 FLD, apirilaren 15ekoa) (04/15 PO)

Genero indarkeriaren biktimak

  • Genero indarkeriaren biktimei harrera egiteko baliabideak indartu dira eta herritarren kontzientziaziorako informazio kanpaina bat egin (03/21, 04/7 PO)

Beste talde ahul batzuk

  • Alerta informatiboak zabaldu dira migratzaileentzat sare sozialen bidez, bederatzi hizkuntzatan
  • Elikagaiak eskuratzeko zailtasunak dituzten pertsonak identifikatu dira eta arazo ekonomiko larriak dituzten familiei elikagaiak banatzeko programa berariazko bat bete da (Eskubide Sozialak eta Gurutze Gorria), jantokiko bekak jasotzen dituztenak barne (04/04 eta 04/16 PO)
  • Egoera sozial ahulean egon eta COVID-19an positibo eman dutenei arreta eman zaie Printzearen Gotorlekua Gazteen Egoitzan, Gurutze Gorriaren laguntzaz. (04/16 PO)
  • Hondakinen Partzuergoak 24.000 poltsa eta ontzi berrerabilgarri eman dizkio dohaintzan Tuterako Villa Javier jantoki sozialari (04/14 PO)

Oinarrizko gizarte zerbitzuak

  • Oinarrizko gizarte zerbitzuen ohiz kanpoko finantzaketa (3/2020 FLD, apirilaren 15ekoa) (04/15 PO)

Etxebizitza

  • Alokairurako laguntzen programa, EmanZipa, zabaldu da martxoaren 14tik aurrera langabezian gelditu diren guztientzat, adina izan gabe horretarako muga (7/2020 FL, apirilaren 6koa) (03/25 PO)
  • DaVid programa zabaldu da familia-unitate ahul guztietara, haien kargura adingabeak ez izan arren eta erroldan izena emanda urtebete baino gutxiago badute ere (7/2020 FL, apirilaren 6koa) (03/25 PO)
  • Maizterrek, banakoak nahiz familiak izan, alokairua ordaintzeko jasotzen dituzten dirulaguntzak handitu dira errentaren %75eraino (7/2020 FL, apirilaren 6koa) (03/25 PO)
  • Alokairuaren errenta ordaintzeko barkamen partzialak edo luzapenak, hiru hilabetez, Nasuvinsak kudeatzen duen etxebizitza parke publikoaren maizterrei (04/7 PO)
  • 32 etxebizitza egokitu dira hiru eraikinetan, pilatuta bizi diren eta egoera ahulean dauden familia batzuen egoerari erantzuteko (04/7 PO)