Nafarroako Bizikidetzaren I. Plan Estrategikoaren Atariko Fasearen bidez, jakin nahi da zer itxarokizun dauden eta planaren bidez zein erronka landu behar diren “lehenengo hurbilketa” gisa. Helburu hori lortzeko, elkarrizketa batzuk egingo zaizkie gure komunitateko erreferentziako pertsonei, eta Nafarroako Bizikidetzaren Liburu Irekian egiten diren ekarpenak jasoko dira. Liburu hori bertan idatzi nahi duen edozein pertsona edo erakunderen eskura jarriko da.
 
Halaber, atariko fase honetan, nahi duten pertsona eta entitate guztiek fitxa batean adierazi ahal izango dute interesa dutela parte hartzeko foroetara eta antolatzen diren beste ekitaldi batzuetara gonbidatuak izateko, eta plana prestatu eta abian jartzearen ondorioz sortzen diren berrikuntzen eta dokumentuen berri unean-unean izateko.