Lanketa
Plana Egiteko Fasean, Atariko Fasean baino ikuspegi zabalagoak trukatu dira; izan ere, sektore politiko, sozial eta instituzionalen parte-hartzea nabarmen handitu da. Hori horrela, analisien irismenari dagokionez, berriz, sakonagoa izan da. 67 erakundek eta 300 pertsona inguruk hainbat modutan parte hartu dute, mahai sektorialen, online topaketen, jardunaldi espezifikoen, elkarrizketa pertsonalen, fitxak betetzearen eta abarren bidez.
Lan horren guztiaren ondorioz, azterketa eta hausnarketa ugari egin dira, eta horiek eragin zuzena izan dute Nafarroako bizikidetza nolakoa den eta zer behar duen interpretatzean eta zirriborroan agertzen diren hurrengo urteetarako (2021-2024) lehentasun estrategikoak mugatzean.