Ekarpenak Bizikidetzaren Liburu Irekiari
Bizikidetzaren Liburu Irekia onlineko tresna bat da, Nafarroako I. Bizikidetzaren I. Plan Estrategikoaren hasierako fasean parte hartzeko eta ekarpenak jasotzeko pentsatua. Plana definitu eta prestatzeko atariko prozesuan lagundu nahi duen pertsona edo talde ororentzat da.
Liburu Irekian, "lehen gogoeta" batzuk egin daitezke, ikusteko zer alderdi edo gai landu behar diren –idazten dutenen iritziz– diagnostiko- eta plangintza-faseetan.
Liburua hamaika kapitulutan egituratuta dago. Kapitulu bat, Bizikidetza Planari buruzko gogoeta orokorrak egiteko, eta beste hamar kapitulu, planean aurrez definitutako hamar eremuetako bakoitzari dagozkionak. Hala, parte hartzen duen pertsona edo kolektibo bakoitzak bere gogoetak adieraz ditzake kapitulu hauetako bakoitzean:
- Alderdi orokorrak.
- Memoria eta biktimak.
- Giza eskubideen errespetua.
- Kulturen eta erlijioen aniztasuna.
- Lurralde bereko identitate soziopolitikoen aniztasuna.
- Pertsona eta ondasunen aurkako gorrotoa, intolerantzia eta indarkeria deslegitimatzea eta desagerraraztea.
- Gizalegea eta herritarren bizikidetzarako arauak errespetatzea.
- Eskubide eta askatasun berdinak izatea pertsona guztiek, edozein dela ere haien generoa.
- Giza eta gizarte-balioetan heztea eta sentsibilizatzea, eta bizikidetzarako gaitzea.
- Eskubide sozialak, eta gizarteratze erabateko eta bereizkeriarik gabeko bat lortzeko bermeak.
- Erakundeak, bizikidetzarako balio demokratikoen erreferentzia.
Bizikidetzaren Liburu Irekian agertzen diren ekarpenek, erreferentziako pertsonei egindako elkarrizketen ondoriozko gogoetekin batera, lehen dokumentu bat egiteko balioko dute. Dokumentu horrekin hasiko da plana egiteko eta herritar-foroetan parte hartzeko fasea.