Egitea

Planaren diseinu hau ongi gobernatzeko, beharrezkoa da Nafarroako gizarte zibila eta erakundeak bere osotasunean engaiatzea. Ikuspegi partekatua behar da izan. Era berean, herritarrek parte hartzeko prozesu arautu bat ezarri behar da, eta eredu ireki eta gardenak behar dira.

Europar Batasunak, plan estrategikoak diseinatzen dituenean, parte-hartzaileak eta gizartea, oro har, bultzatzen ditu elkarrekin lan egitera, ikuspegi partekatu bat erabiliz. Saiatzen da enpresa txikiak, ertainak eta handiak erlazionatzen, gobernantza maila batean baino gehiagotan sustatzen du eta, orobat, komunitatearen barnean kapital sortzaile eta soziala sortzen laguntzen du. Diseinu interaktiboa bilatzen da, kontsentsuan oinarritua.

Gobernuak ordezkari politiko eta sozialekin batera sortu behar du, input hobea eta erantzukizun partekatua lortzeko.
 
Plana prestatzeko, bi eragile-mapa mota daude:

- Administrazioak proposatutakoa, gaiarekin zerikusia duten erakunde edo pertsonek osatua eta departamentu bakoitzetik aztertu beharreko gaiarekin duten loturagatik ez dela falta behar uste dena.
        Gainera, harremanetan jarriko da departamentu bakoitzaren mendeko kide anitzeko organoetako kideekin, prozesuan parte har dezaten eta modu aktiboan laguntzeko edo ekarpenak egiteko prest egon daitezen.    
 
- Lankidetza-eragileen mapa; edozein pertsonak edo erakundek egin dezake bat prozesuarekin, beren ideiak, ezagutzak eta iradokizunak emanez