Lantaldea

Kogobernantzaren printzipiotik abiaturik, hau da, erantzukizun partekatuetatik, zuzendaritza malguko egitura proposatzen da, posible eginen dituena, batetik, parte-hartze politiko eta soziala eta, bestetik, Gobernuaren ekimen eta exekuzioa. Hori oro, kaudimen teknikotik abiatuta.
 
1.-Zuzendaritza Batzordea

Batzordekideak Nafarroako lehendakaria eta haren lehendakariordeak izanen dira.
 
2.-Koordinazio Publikoa

• Departamentuarteko Batzordea izanen da
• Batzordeburu Nafarroako lehendakaria izanen da eta koordinazio-talde batek lagunduko dio
•  Bere eginkizunak dira politika publikoak koordinatzea eta lerrokatzea, baliabideen esleipena eta aurrekontuen onespena ziurtatzea, eta estrategiaren jarraipena egitea, batez ere planei, estrategiei eta ekintza publikoei begira

Kontuan izanen dira departamentuetan gaur egun dauden partaidetza organoak.
 
3.-Gizarte Kontseilua

Kontsultarako organoa da eta hartan parte hartzen dute politikariek, gizarteak, ezagutza-munduak eta enpresariek. Zabala, malgua eta askotarikoa da. Estrategia orokorraren gaineko hausnarketarako eta sormenerako eztabaida-esparrua da, ideiak eta proposamenak erauzteko erabiltzen dena. Erantzukizun partekatua eta osotasuneko ikuspegia bilatzen da..
 
Kontseiluaren osaera eta funtzionamendua zehaztuko da ahalik eta kontsentsurik handiena bilatzeko. Gobernuko ordezkariez gainera, parlamentuko taldeek, Udal eta Kontzejuen Federazioak eta beste toki entitate batzuek hartuko dute parte. Enpresen ordezkariak ere kide izanen dira. Unibertsitateetako eta zentro teknologikoetako kideak ere izanen dira. Langileen ordezkariak ere bai, sindikatuetako kideak, alegia. Eta, bukatzeko, interes sozialeko erakundeak. Organo honetan gauzatzen da ikuspegi partekatuaren kontzeptua, kontseiluko kideek estrategia abian jartzeko duten konpromisoaren bitartez.
 
4.-Laguntza teknikoa

Gobernuak esleipen bat eginen du plana diseinatu, bete eta ebaluatzeko lan eta laguntza teknikoa gauzatu dadin. Nafarroako enpresa-korporazio publikoa egokia da horretarako, Foru Komunitatearen Administrazioak osorik harpidetutako kapitaleko sozietatea baita eta haren eginkizunen artean baitago Nafarroako Gobernuari aholkularitza eta laguntza teknikoa ematea.
 
5.-Dinamizazio Batzordea

Plana diseinatzeko eta egiteko batzorde tekniko dinamizatzailea, hiru esparrutatik:

• Departametuarteko koordinazioa. Gobernu irekia. Gardentasuna. Parte-hartzea
• Gizarte-eredu berriak, lurralde-eremua, 2030 Agenda
• Ekonomia