Aipatu behar da bai Estrategia eta bai 2021-2023ko Gazteriaren III. Foru Plana bera prozesu parte-hartzaile baten bidez egin direla, gazteen beharrak, arazoak, eskaerak eta proposamenak ezagutzeko.
 
Gazteriaren III. Foru Plan berriak egungo gazteen gizartearen errealitatera egokitu nahi da, pandemiaren ondorioei aurre egiteko eredu transbertsalago, irekiago eta parte-hartzaileago baten alde eginez. Hiru fasetan antolatutako garapen-prozesu batetik abiatuta egin da: egitea, gauzatzea eta jarraipena eta ebaluazioa. Planteatutako metodologia, noski, Covid-19aren agerpenaren ondorioz sortutako protokolo eta gomendio sanitarioetara egokitu da, malgutasunaren eta baliabide telematikoen aldeko apustua eginez. Faseak honakoak dira:

1- Esku hartzeko ildo estrategikoak
2- Helburuak
3.- Ekintzak
4.- Adierazle kuantitatiboak
5.- Adierazle kualitatiboak