Jendaurrean jartzea
Gazteriaren III. Foru Plana 2020ko abenduaren 30etik 2021eko urtarrilaren 31ra bitartean egongo da ikusgai, herritarrek, oro har, eta gazteek, bereziki, planaren edukia ikusteko eta idazkiari iruzkinak, iradokizunak eta ekarpenak egiteko aukera izan dezaten, gero haien lerroetan jasotze aldera
2021eko urtarrilean, Nafarroako herritarrek ekarpenak eta iradokizunak egin ahal izango dizkiote III. Gazte Planari. Urtarrileko bigarren hamabostaldian, Planari ekarpenak egiteko aukera ere emango da; izan ere, Nafarroako Gazteriaren Institutuak eskualdeko hainbat foro egingo ditu, III. Gazte Planaren zirriborroan azaldutakoaren aurrean proposamen berriak azaldu, eztabaidatu eta jaso ahal izateko