Dokumentu honetan kontsultatu daiteke parte hartzeko prozesua, eta, labur esanda, honako fase hauetan egituratu da:
1. fasea. Prestaketa
Fase hori honako hauek egin dute: Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren Herritarren Partaidetzarako eta Boluntariotzarako Atalak; EDE fundazioak, proiektuaren bideratzaile gisa, eta batik bat, NASERTIC enpresak, zeinak 2022-2023rako Boluntariotzaren II. Planaren zirriborroa egin baitu, arlo horretan dituen esperientziak eta gainerako eragileen ekarpenak bilduz.
2. fasea. Zabaltzea eta jakinaraztea
Urriko bigarren astean, proiektua zabaltzeko eta jakinarazteko fasea jarriko da abian. Gobernu Irekiaren orrian webgune bat zabalduko da eskura dagoen dokumentazio guztia bilduko duena. Aldi berean, Nafarroa orotan lagun-en bidez, ekintza hori argitaratuko da, eta planaren zirriborroa eskuragarri izanen da, haren berri izateko.
Webgune horretan, planaren zirriborroa jendaurrean jarriko da, azaroaren erdialdera arte ekarpenak egin ahal izateko.
3. fasea. Parte hartzea
Planaren zirriborroa jendaurrean jartzeko prozesu horrekin batera, urriaren bigarren erdian eta azaroaren lehenengoan, partaidetzarako prestatutako espazioak garatuko dira. Ekintzen helburua eztabaidaren bidez ekarpenak eta proposamenak biltzea izanen da.
Prozesu horrek, funtsean, parte hartzeko bi une izanen ditu:
Boluntariotza-erakundeen, boluntariotza-programak dituzten erakundeen, boluntarioen, herritarren eta interesa izan dezaketen beste eragile batzuen parte hartzeaz gain, fase horretan Boluntariotzaren II. Planaren zirriborro-dokumentua boluntariotzaren inguruan eratutako espazio instituzionalekin kontrastatuko da:
4. fasea. Idazketa eta itzulketa
Kontsulta-fasea amaitu eta jasotako ekarpenak aztertu ondoren, pertsona eta erakunde parte-hartzaileei txosten bat emanen zaie, prozesuaren emaitzak jasoko dituena.
Halaber, online topaketa bat antolatuko da, partaide ororentzat irekia, jasotako ekarpenen xehetasunak azaltzeko eta ekarpen horiek Boluntariotzaren II. Planaren dokumentuan nola txertatu diren jakinarazteko.
Aldi berean, Nafarroako Boluntariotzaren II. Plana idatziko da, baliagarritzat jotzen diren ekarpenak bilduz, gero onesteko.
5. fasea. Onespena
Nafarroako Boluntzariotzaren II. Plana onestea.

- Prozesu horretan parte hartzen duten eragileekin kontraste-tailer batzuk eginen dira, bertaratutakoen ekarpenak eta iradokizunak biltzeko.
- Online galdeketa bat eginen da, herritar ororentzat eta boluntarioentzat, ekarpenak eta iritziak biltzeko; Nafarroa orotan lagun-en online plataforma erabiliko da galdeketa zabaltzeko.
Boluntariotza-erakundeen, boluntariotza-programak dituzten erakundeen, boluntarioen, herritarren eta interesa izan dezaketen beste eragile batzuen parte hartzeaz gain, fase horretan Boluntariotzaren II. Planaren zirriborro-dokumentua boluntariotzaren inguruan eratutako espazio instituzionalekin kontrastatuko da:
- Boluntariotzaren Mahai Teknikoa
- Boluntariotzaren Departamentuarteko Batzordea
- Nafarroako Boluntariotzaren Kontseilua