Planaren zirriborroa egiteko fasean, kanpoko eragileei planerako eskatuko zaie proposamenak aurkezteko. Proposamenak baloratzeko, txosten bat eginen da, eta, halakorik bada, Nafarroako Gobernuko unitateek Planaren zirriborroan sartzeko aurkezten dituzten gainerako neurriekin batera jasoko dira.
 
Errealitate Sozialaren Behatokiak materialak prestatuko ditu planaren zirriborroa idazten laguntzeko.
 
Neurrietarako proposamenak Errealitate Sozialaren Behatokiak eta Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusiak baloratuko dituzte planean sartu aurretik.