Sakanan euskararen erabilera eta euskararen berri
Parte-hartze prozesua:
Nafarroako Turismo Plan Estrategikoa 2017-2025
Testua:
Sakanako Mankomunitateak ekarpen hauek egin nahi ditu:
1. Euskarak presentzia eta lehentasuna: euskarak lehentasuna izan dezala Sakanako eskualdearen promozio turistikorako egiten diren ekintzetan nahiz bertara etortzen diren bisitariendako informazio guztietan (izan ahozkoak, idatziak edo ikus-entzunezkoak; izan euskarri fisikoan edo digitalean). Proposatzen da turismoaren promozioan baita turistei begira egiten diren informazio-mota guztietan hizkuntza-irizpideak ezartzea, euskarari lehentasuna emanez.
2. Euskararen errealitatearen berri ematea: eskualdeko promozio turistikoa lantzen denean, bertako paisaia, baliabideak, kultura, ohiturak eta tokiak kontuan hartzen dira. Eskatzen dugu euskaren errealitateari ere leku egitea haren berri emanez.