Digitalizazioa, memoria eta euskara: Nafarroako Euskararen Mediateka (Euskarabidea)

Parte-hartze prozesua: 
Nafarroa Suspertu 2020-2023 Plana
Arloa: 
BESTELAKO EREMUAK
Testua: 

Nafarroa Suspertu 2020-2023 planerako dokumentua irakurrita, eta ikusita digitalizazioari, memoriari eta euskarari buruz bertan egiten diren proposamen interesgarriak, hona heme horri buruzko iradokizuna:

Kontuan izanda Herritarrekiko Harremanetako Departamentuk ekintza hauek burutu dituela konfinamenduan:

 Nafarroako Memoriaren Institutuko Dokumentazio Zentroaren dokumentu funtsak digitalizatu dira, eta diseinatu da nola eskuratu Internetetik.
 Ehunka elkarrizketaren transkripzioa eta indexazioa egin da 36ko memoriaren gaineko zenbait gairekin lotuta.

Eta Herritarrekiko Harremanetako Departamentuak ekintza hauek proposatzen dituela "Digitalizazioa" atalean, besteak beste:

 Nafarroako Memoriaren Institutuko Dokumentazio Zentroa sustatzea, eta edukiak digitalizatzea, memoriaren inguruko elkarrizketak indexatzea eta erakusketak on line antolatzea (Lur Azpian/Bajo Tierra esaterako).
 Errealitate areagotuaren proiektu bat sortzea, Nafarroako memoria historikoaren tokiak oinarri dituena.
 Erakundeen elkarlana euskaraz dauden prestakuntza eta kultura produktuen Interneteko eskaintza handitzeko
 Haur eta gazteentzat diren euskarazko ikus entzunezko eduki digitalen produkzioa sustatzea, eta bermatzea sarbide publikoa eta doakoa dutela.
 Interneteko tresnen euskara.

EKARPENA
Bada, Herritarrekiko Harremanetako Departamentutik, EUSKARABIDEAtik hain zuzen ere, kudeatzen den Mediatekarekin lotzea proposatzen dut, puntu hauek kontuan hartuz:
1.- Egiten diren euskarazko transkripzioekien eta grabaketekin bilduma berezia egitea: "MEMORIAren BILDUMA" izenekoa.
2.- Gaur egun Mediatekan dauden memoriari buruzko grabazioak identifikatzea eta aipatzea, eta memoriaren bilduma berri horretan txertatzea.
Hor, gainera, aurreko gerra zibilen ahozko azken testigantza batzuk ere badira, gure memoriaren mugak ederki erakusten dizkigutenak.
3. Bilduma berri horretatik gizarteratzeko (helduak, ikasleak jomugan) produktu kulturalak bideratzea.