Aniztasunari Erantzuteko Plan Estrategikoa

Hesiak hausten. Ikasle guztiendako hezkuntza-erantzun ekitatibo, inklusibo eta kalitatezko baten alde

pertsonako irudiak

Erlazionatutako edukiak:

Hezkuntza funtsezko faktorea da gizartearen zein norberaren garapenerako.

Eskola inklusiboa da gaurko gizartearen erronkei hobekien erantzuten diena: ikasle guztiendako kalitateko hezkuntza zuzena, hesirik eta bazterketarik sortzen ez duten erantzun anitzak ematen dakiena.

Eskola honek ikaslea jarri behar du ikas- eta irakas-prozesuaren ardatz, haren esperientzia abiaburu hartu behar du, ikaspen berriak bereganatu eta gizartean pertsona autonomo, kritiko eta solidario gisa parte hartzeko beharrezkoak diren gaitasun berriak garatzeko.

Gaurko eskolak bere egin eta euskarri gisa hartu behar ekarpen metodologiko, antolamenduzko eta teknologi­koak, ikasle guztiei kalitateko hezkuntza-erantzuna emateko, ikasleak berez askotarikoak eta anitzak baitira. Gizarte zuzentasunaren aldeko tresna izan behar du, hezkuntza zirkuituetatik kanpo utzitako gizarte sektoreen desabantailak orekatze­ko gai dena.

Gaurko eskolak eskola profesionalizatua izan behar du, berritzailea, bere lana hobetzeko bere burua ebaluatzen duena, eskola eraldatzai­lea, antolatua eta gogotsua, mundu aldakor batean bera ere etengabe moldakorra.

Aldaketa horiek gauzatzea ez da lan erraza. Moldatze prozesu hau pau­soz pauso egin behar da; hortik Plan Estrategiko hau itxuratu beharra, egoeraren diagnostiko errealista bat abiaburu harturik, ondorengo helburuak zehaztu ditu:
 
1.- Nafarroako ikastetxeetako aniztasunaren trataera ikerketa eta azterketa egitea.
2.- Aniztasunaren trataera inklusiboa izatera eragingo dituzten neurriak ezartzea.
3.- Aniztasunaren trataeraren inguruko neurriei egonkortasuna eta jarraipena emango dien esparru normatiboa, kudeatzailea eta metodologikoa aztertzea eta garatzea.
 
Aniztasunaren arretaren planak 6 ildo estrategiko jarri ditu abian:
-          Lehenengo ildo estrategikoa. Zuzentasuna eta gizarte-kohesioa
-          Bigarren ildo estrategikoa. Autoebaluazioa eta hobetzeko proposamenak
-          Hirugarren ildo estrategikoa. Metodologia
-          Laugarren ildo estrategikoa. Antolamendua
-          Bosgarren ildo estrategikoa. NHBBZ (Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroa)
-          Seigarren ildo estrategikoa. Araudia
 
Testuinguru honetan, Nafarroako Gobernuak aukera luzatzen die Aniztasunaren Arretaren Plan Estrategikoan interesa duten sektore guztiei parte hartzeko. Beraz, momentu honetan hiritartasunak proposaturiko planaren inguruan ekarpenak edota iradokizunak egiteko fasea aukera eskaintzen da. Horrela diseinaturiko Plana aberastu eta premiei ahalik eta modu zehatzenean erantzuteko.

Aniztasunari Erantzuteko 2017-2021eko Plan Estrategikoa, Jarraipen Batzoerdeak 2018ko azaroaren 13an onetsi zuen.

Jarraipena eta gauzatzea Gobernu Ekintzan egingo zaio.
 

FITXA

Departamentua:
Hezkuntza Departamentua
Ardura duen unitatea:
Antolamendua, Orientazioa eta Aukera Berdintasuna Zerbitzua.
Proposamen mota:
Plana
Proposamenaren fasea:
Amaiera
Gobernu proposamenaren egoera:
Itxita
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Itxita
Gaurkotze data:

PARTE-HARTZE EPEAK

Jendeaurrean ikusgai egon zen 2017ko urriaren 3tik azaroaren 24ra.