Ekonomia Sozialaren II. Plan Integrala 2021-2024

Erlazionatutako edukiak:
2017ko martxoan onartu zen Nafarroako Ekonomia Sozialaren 2017-2020 aldirako I. Plan Integrala (ESPI I), sektorearen eskari historikoari erantzunez eta Nafarroako Gobernuarekin eta CEPES Nafarroarekin elkarlanean. Planak bost ildo estrategiko zituen: enplegu jasangarria eta kalitatezkoa; berrikuntza soziala; enpresa garapena; partaidetzazko gobernamendua; eta garapen sektoriala; 16 helburu eta 50 jarduketa zehatz, osotara.
Hiru urte geroago, Ekonomia Sozialaren I. Plan Integralaren balantzea egin ondoren eta planaren emaitza ona izan zela ikusirik, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiak Nafarroako Ekonomia Sozialaren 2021-2024 aldirako II. Plan Integrala (ESPI II) prestatu du, Lan Zerbitzuaren bitartez eta Nafarroako Gobernuko beste departamentu batzuetako ordezkaritzekin eta CEPES Nafarroarekin batera. Plan honek ez du zerikusiri handiegirik I. planarekin. Izan ere, COVID-19ak eragindako pandemia-urtea gogorra izan da eta hark gizartean eta ehun ekonomikoan utzi dituen ondorioak suntsigarriak izan dira. Plan honek lau ildo ditu, hura egituratzen dutenak eta honako hauei bideratuta daudenak: Pertsonak (1IE), Enpresak eta entitateak (2IE), Sektorea (3IE) eta Gizartea eta lurraldea (4IE).
Begirada etorkizunean jarrita, Ekonomia Sozialaren II. Plan Integralaren xedea da Foru Komunitatea berreskuratzen laguntzea eta etorkizunari baikortasunez begiratzea. Ekonomia soziala ezinbestekoa da eta izan daiteke prozesu honetan.
Ekonomia Sozialaren II. Plan Integrala 2021-2024, 2021eko irailaren 22an Gobernuaren erabaki bidez onartu zen.
Jarraipena eta gauzatzea Gobernu Ekintzan egingo zaio