Emakume eta gizonen arteko berdintasunerako Plan Estrategikoa
Erlazionatutako edukiak:
Nafarroako emakume eta gizonen arteko berdintasunerako Plan Estrategikoa 17/2019 Berdintasunerako Legea garatzeko plangintza publikorako tresna nagusia da. Nafarroako Foru Komunitatean emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eraginkorra bultzatzeko zeharkako helburu eta neurriak bilduko ditu.
Planak sei urteko indarraldia du, eta Nafarroako Gobernuaren, toki-erakundeen eta unibertsitateen berdintasun-politika zuzendu eta aholkatuko du. Horrez gain, eragile sozial eta ekonomikoentzat, elkarteentzat eta Nafarroan berdintasunaren eta emakumeen herritartasun-eskubideen alde lan egiten duten taldeentzat erreferentzia izango diren jarraibideak emango ditu.
Parte hartzeko prozesuaren bidez, emakume eta gizonen arteko berdintasunerako Plan Estrategikoaren helburuak eta ekintzak kontrastatu, kontsultatu eta eztabaidatuko dira, interes-talde ezberdinen ikuspegia eta errealitatea jaso ditzan, baita gizarte zibilarena ere.
Emakume eta gizonen arteko berdintasunerako Plan Estrategikoa, 2022ko maiatzaren 4ean Gobernuaren erabaki bidez onartu zen.
Planaren jarraipena eta gauzatzea Gobernu Ekintzan egingo zaio

FITXA
Departamentua:
Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentua
Ardura duen unitatea:
Nafarroako Berdintasunerako Institutua (NABI)
Proposamen mota:
Plana
Proposamenaren fasea:
Amaiera
Gobernu proposamenaren egoera:
Itxita
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Itxita
Gaurkotze data:
PARTE-HARTZE EPEAK
Jendeaurrean ikusgia egon zen 2021eko azaroaren 2tik abenduaren 2ra bitarte.