Gazteriaren III. Foru Plana 2021-2023

Irudia

Gazteriaren III. Foru Planak (2021-2023) jarraitu eta hobetu egin nahi du, neurri handi batean, Nafarroako Gazteriaren Institutuak (NGI) Gazteen II. Planean egindako lana. Plan horren ekintzen ebaluazioa Nafarroako Gobernu Irekiaren Atari honetan bertan azaldu zen.

NGI-rentzat  erronka bat izan da III. Foru Plan honi heltzea, erakundeak Covid-19ren aurrean emandako erantzunaren esparruan; izan ere, gazteen egoerak (bizimoduak aldatzea) eta hari lotutako erakunde eta instituzioen egoerak prestakuntza eta egokitzapen lan esanguratsua eskatu digute.

Egungo errealitateak gizarte-agertoki berri bat eratu du, eta gazteek premia berriak dituzte; premia horiei zeharka, parte hartuz eta modu koordinatuan heldu behar zaie.

Gazteriaren III. Foru Planaren (2021-2023) helburu nagusia Nafarroako gazte politiken printzipioak, jarduera-ardatzak eta ekintza-ildoak deskribatzea eta definitzea da, modu antolatu eta egituratuan, Nafarroako Gobernuko Gazte Erakundeen eta Gazteriaren Departamentuen arteko Batzordearen lanaren testuinguruan, datozen hiru urteetarako Nafarroako gazte politiken printzipioak, jarduera-ardatzak eta ekintza-ildoaketa antolatzeko, planaren ikuspegia eta antolaketa gazteen beharretara eta Planean jasotako edukietara egokituta, 202o Gazteen Foru Estrategia barruan.

Plan hori gazte-erakundeekin, gazteekin eta entitateekin izandako partaidetzatik eta adostasunetik dator, bai Gazteen Foru Estrategia egiteko bai III. Foru Plana idazteko egindako lanetik abiatuta, eta, horretan guztian, elkarrizketa-prozesu egituratu bati jarraitzen dio, arazoak eta beharrak kolektiboen ahotsetik sortzen baitira.

Azken batean, plan horrek, gazte-politiken unibertsaltasunaren esparruan, eraldaketa sozialaren alde egiten du argi eta garbi, honako hauetan oinarrituta: independentzian eta gazteen eskubideen aitorpenean, aniztasun sozial eta kultural ororen defentsan eta sustapenean, berdintasunean eta bizitzaren eta zaintzaren iraunkortasunean, balio solidarioen sakontzean eta kolektiboarentzako bizi-aukeren garapenean.

 

Gazteriaren 2021-2023 III. Foru Plana 2021eko martxoaren 23an Gazteriaren Departamentu arteko Batzordeak onartu zuen.

Jarraipena eta gauzatzea Gobernu Ekintzan egingo zaio.

FITXA

Departamentua:
Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentua
Ardura duen unitatea:
Zeharkako Ekintzen eta Gazteriaren Behatokiaren Ataleko
Proposamen mota:
Plana
Proposamenaren fasea:
Amaiera
Gobernu proposamenaren egoera:
Itxita
Parte-hartze prozesuaren egoera:
Itxita
Gaurkotze data:

PARTE-HARTZE EPEAK

Jendaurrean ikusgai egon zen 2020ko abenduaren 30tik 2021eko urtarrilaren 31ra arte