Nafarroako Mugikortasun Aktiboaren Plan Zuzentzailea 2022-2030
Erlazionatutako edukiak:
2030erako Mugikortasun Iraunkorraren Plan Zuzentzaileak mugikortasun aktiboa sustatzea du lehentasun, hau da, motorrik gabeko joan-etorriak, oinez eta bizikletaz, sustatzea. Garatu beharreko jarduerei ekiteko, ezinbestekoa da ekintzak, lehentasunak, eragileak eta beharrezko baliabideak identifikatzeko plangintza operatiboa egitea.
ZEIN DA HELBURUA?
Nafarroako Foru Komunitatean bizikleta eguneroko joan-etorrietarako, aisialdirako eta turismorako garraiobide seguru gisa erabiltzea ahalbidetuko duen azpiegitura izateko 2030. urtera arte egin beharreko jarduerak identifikatzea. Horrekin batera, mugitzeko modua aldatu behar da, motordun garraiobideak bazter utzita; horrela, berotegi-efektua eragiten duten gasen emisioak murrizten lagunduko da, Nafarroako klima-aldaketaren aurkako estrategian hartutako helburuekin bat (KLINA)