Iruñeko Herritarren Arretarako Bulegoko adinekoen kolektiboetako pertsonen bisita. 2024/06/12

Nazio Batuen arabera, munduko biztanleriaren ia erdiak ez du gaur egun Interneterako sarbiderik. Bizi garen lekua, generoa, egoera ekonomikoa edo adina dira teknologietarako sarbidean eragiten duten faktoreetako batzuk. 65 urtetik gorako Espainiako biztanleen ehuneko hogeita bost inguruk, ez du inoiz Internet erabili.
 
Administrazio digitalarekin ohiko harremanik ez duten adinekoen irisgarritasuna eta inklusioa areagotzea eta bermatzea, bulegoetako zerbitzuen berri emanez.

Tudelako Herritarrentzako Arreta Bulegoko, desgaitasun intelektuala duten pertsonen bisita. 2024/06/11

Irisgarritasun unibertsala eta zerbitzu publiko guztiak barne hartzea funtsezko elementua da, desgaitasuna duten pertsonak erabat gizarteratzeko. Zerbitzuen irisgarritasuna eta inklusioa errazteko tresnarik eraginkorrenetako bat estamentu publikoen egokitzapena, kontzientziazioa eta prestakuntza da.
 

Iruñeko Herritarrentzako Arreta Bulegoko, desgaitasun intelektuala duten pertsonen bisita. 2024/06/10

Irisgarritasun unibertsala eta zerbitzu publiko guztiak barne hartzea funtsezko elementua da, desgaitasuna duten pertsonak erabat gizarteratzeko. Zerbitzuen irisgarritasuna eta inklusioa errazteko tresnarik eraginkorrenetako bat estamentu publikoen egokitzapena, kontzientziazioa eta prestakuntza da.

Inklusio eta Gaikuntza Digitaleko Mahaia (herritarrak eta Nafarroako Gobernua)

Inklusio eta Gaikuntza Digitaleko Mahaia (herritarrak eta Nafarroako Gobernua)
 
Tokia: Salestarren komentuko Ansoleaga aretoa (San Frantzisko kalea 5, Iruña)
 
Nafarroako Gobernuko departamentuei zuzenduriko jardunaldia, Inklusio eta Gaikuntza Digitaleko Planean garatutako ekintzak berrikusteko eta erronka berriak planteatzeko.
 

Hirigintzako topaketak eztabaida-jardunaldia

2020tik aurrera, Nafarroako Gobernuko Lurralde Antolaketako Zuzendaritza Nagusiak Hirigintza Topaketak izeneko eztabaida-saioak antolatzen ditu.

Aurten, hausnarketak Iruñerria izango du ardatz, eta urbanizatu gabeko naturaguneen edo erdinaturalen garrantzian jarriko du arreta, baita horiek parke handi gisa, aisialdirako eremu gisa eta herritarrentzako aisialdirako gune gisa duten potentzialean ere.

Vianako Haur eta Nerabeen Partaidetza Organoko neska-mutilek Nafarroako Jauregia bisitatuko dute

Vianako Haur eta Nerabeen Partaidetza Organoko neska-mutilek Nafarroako Jauregia bisitatuko dute (Nafarroako Gobernuaren egoitza). Bisitaldiaren bidez udalerri horrek egindako anfitrioi-lana aintzatetsi nahi da; izan ere, Vianan antolatu zen Nafarroako haur eta nerabeek parte hartzeko organoen II. topaketa, 2023ko azaroan.

Datu irekien topaketa

Ekainaren 13an eginen da topaketa honek helburu du Nafarroako Gobernuan informazio publikoaren ardura duten unitateak ezagutaraztea, Nafarroako datu irekien ekimenari balioa emateko. Ekimen horren bidez, datu multzoak sortzea eta argitaratzea bultzatzen da, herritarrek eta enpresek informazio publikoa berrerabili dezaten, zerbitzu berriak sortzeko eta gardentasuna areagotzeko.
 

Gardentasunerako eta Gobernu Irekirako Departamentuarteko Batzordearen bilkura

Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legeak sortu zuen batzorde hori, zeregin hauez arduratzeko: oro har, foru-lege horretatik sortzen diren neurrien ezarpena bultzatu eta koordinatzea, haien ezarpen-maila baloratzea, eta, kasua bada, behar diren neurri zuzentzaileak sustatzea foru-legean jasotako xedapen guztiak guztiz eraginkorrak izan eta bete daitezela lortzeko.
 

Administrazio Irekiaren Astea 2024



Jarduera:
Eremua:
Data:
Herria: