Boletín de Gobierno Abierto Navarra - Agosto 2024
Nafarroako jauregiaren 3. solairuko bilera-gelaren izena hautatzeko bozketaren emaitzak argitaratuta
Formakuntza ikastaroak
Nafarroako toki entitateen zerbitzua ematen duten langileek helarazitako beharrei erantzuten dieten hiru ikastaro antolatu dira.
Ondoren kontsulta daitezke antolatutako formakuntza ikastaroak:
Irailak 26 eta 27
Udalen komunikazioa: sare sozialak eta gehiago
Prestakuntza honen helburua da udalen komunikazioa erraztea, herritarrak modu eraginkorrean parte hartzera motibatu eta bultzatzeko. Sare sozialen mekanismoak landuko dira, baita mekanismo tradizionalagoak ere
Prestakuntza doakoa eta presentziala da eta 25 plaza daude. Kurtso hau Udalean edo udalerrietan lan egiten duten teknikariei eta/edo politikariei zuzenduta dago.
Eskaerak izen-ematearen hurrenkeraren arabera onartuko dira, eta itxaron zerrenda bat gaituko da egon daitezkeen bajetarako.
Partaidetzako politika publikoak bultzatzeko gakoak
Prestakuntza ekintza honen helburua da prestakuntza, gogoeta eta eztabaidarako gune bat sortzea, aztertzeko zein diren funtsezko alderdi estrategikoak tokiko testuinguruan herritarren partaidetzako politika publikoak eta ekintza komunitarioa bultzatzeko eta indartzeko.
Kurtso hau Udalean edo udalerrian herritarren partaidetzako politikak garatu nahi dituzten teknikariei eta/edo politikariei zuzenduta dago.
Boletín de Gobierno Abierto Navarra - Junio 2024
Haur eta nerabeen parte-hartzearen garrantzia gure udalerrietan
Haurrak herritarren parte dira eta, horregatik, beren ikuspegia beharrezkoa da politika publikoetan; horrela, haurren parte-hartzea funtsezko ardatza da gizarte aktiboak eta kritikoak sortzeko eta haurrak bizi diren lekuaren parte sentitzeko. Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiak haurren eta nerabeen parte-hartzeari balioa eman nahi dio eta sustatu gure Komunitatean. Xede horrekin prestakuntza hau eskaintzen du, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarekin eta UNICEFekin elkarlanean.
Udal gehiago hasi dira haur eta nerabeek parte hartzeko organoak sortzen
Oraingo honetan, Nafarroako 6 udalerri batu dira, txikien ikuspegia tokiko politiketan integratu nahi baitute.
Deialdi hau Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiak bultzatzen du, eta honako udalerri hauek batu dira: Berriobeiti, Larraga, Los Arcos, Azkoien, Gares eta Santakara.
Herritarren Parte-hartzerako Nafarroako Kontseiluaren lehen bilera
Tudelako Herritarren Arretarako Bulegoko adinekoen kolektiboetako pertsonen bisita. 2024/06/13
Administrazio digitalarekin ohiko harremanik ez duten adinekoen irisgarritasuna eta inklusioa areagotzea eta bermatzea, bulegoetako zerbitzuen berri emanez.