Nola eskuratu?

Informazio publikoa eskuratzeko eskaerak honela formalizatzen ahal dira

  • Internet bidez:
    • Ziurtagiri digitalik gabe, Eskaera estekako datu-orri on-linearen bitartez, atari honetan berean.

 

 
Eskaerak eskatutako informazioaz arduratzen diren unitate organikoetara bideratuko dira.
Administrazio Publikoak informazio publikoaren ardura duten unitateak izendatzen ditu, herritarrek informazio publikoa izateko eskubidea benetako bihurtzeko. Haien ardura da behar den denboran eta moduan tramitatzea Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legean ezarritako betebeharrak, oraingo artxibo sistemarekin elkarlanean, eta, bereziki, artxibo digitalarekin.
Informazio Publikoaren Unitate Arduradunen zerrenda  eskura dezakezu.

2018/08/22, Asteazkena

Bada halako informazio bat bere bideak edo prozedurak dituena eskatzeko.

  • Nafarroako Gobernuko zerbitzu eta tramite guztiei buruzko informazio orokorra.
    • Adib: arretarako ordutegiak, deialdiak, laguntzak eta diru-laguntzak eta Nafarroako Gobernuko Zerbitzuen Katalogoan jasotako beste zerbitzu batzuk.
    • Informazio mota horretarako, Herritarren arretarako bulegoetara jo behar da, arreta bertatik bertara jasotzeko; telefonoz, 012 zenbakira deituta, edo, bestela, bide elektroniko guztien bitartez.

 
Iradokizun eta kexak egiteko beste bide eta prozedura bat bada Zerbitzuen Katalogoan.

2018/08/22, Asteazkena