Emakumeen parte hartze sozial eta politikorako estrategia 2018-2020

Nafarroako Berdintasunerako Institutuak bultzatutako eta koordinaturiko, Nafarroako politika publikoetan emakumeen parte hartze sozial eta politikorako estrategia, 55/2018 Foru Aginduan onartua izan zen, azaroaren 8koa, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak emana.

Estrategiaren helburu nagusia, Nafarroako emakumeen parte hartze sozial eta politikoa bultzatzea da.

Helburu estrategiko bezala, ondorengoak jasotzen dira:

 
 I. ARDATZA 
Nafarroako Berdintasunerako Kontseiluaren eragin politikoa bultzatuz, demokrazia generiko bat lortzeko parte hartzearen bitartez politika publikoan eragitea. 
•NBK-ren eragin politikoa bultzatzea.                   
•Bizitza sozial eta politikoan emakumeen parte hartzea bultzatzea. 
•Administrazioan lan egiten duten emakumeen ahalduntzea ata lidergo berriak bultzatzea. 
•Politikan lan egiten duten emakumeen ahalduntzea eta lidergo berriak bultzatzea. 
     
II.ARDATZA
Emakumeen herritartasunaren sustapenean eragingo duen ahalduntze personal eta kolektiboa, erabakitze esparru eta prozesuetan parte hartzearen bitartez, aniztasun eta intersekzionalitatea kontuan izanik .
•Emakume edota feminista mugimenduko elkarteekin ahalduntzea eta lidergo berriak bultzatzea, baita hirugarren sektoreko eta elkartekide ez diren emakumeekin. 
•Emakume enpresari eta zuzendariekin ahalduntzea eta lidergo berriak bultzatzea.
•Informazio eta ezagueraren gizartearen teknologien erabilera bultzatzea, zulo digitala ezabatzeko baliabide bezala eta sare birtualak sustatuaz. 
•Erreferenteak sortzea emakume ezberdinen bizitzak, talentuak eta lanak ikusaraziz. 

 

Fitxa

Legealdia: 
2015-2019
Departamentua: 
Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentua
Unitate arduraduna: 
Instituto Navarro para la Igualdad / Nafarroako Berdintasunerako Institutua
Tipo: 
Plana
Data azken gaurkotzea: 
2019/08/19, Astelehena