Nafarroako lan autonomoaren plana 2017 - 2020
Erlazionatutako edukiak:
Nafarroako Lan Autonomoaren 2017-2020ko I. Plana 2017ko azaroaren 15eko Gobernu Bilkuran onetsi zen eta asmo handiko hainbat jarduketa bildu zituen, denek ere xede dutenak autoenpleguari ahal den babes handiena ematea eta enpresak sortzen laguntzea.
Helburua hori izaki, plana 8 ildo estrategiko hauetan antolatuta dago:
1. Langile autonomoen gaitasunak sustatzea.
2. Hobekuntza administrazio zerbitzuak ematean.
3. Ekintzailetza sustatzea.
4. Lan autonomoa finkatzea.
5. Emakume ekintzaile eta autonomoen gaineko ekintza plana.
6. Arriskuen prebentzioa eta lan osasuna.
7. Gizarte babesa eta porrotaren ondoko babesa.
8. Kolektiboaren posizionamenduaren hobekuntza.
Nafarroako Lan Autonomoaren Plana (2017-2020) jendartean ahalik eta gehien zabaldu dadin eta bildutako neurriak eraginkorrak izan daitezen Nafarroako Gobernuak Planaren zabalkudea bideratzeko neurriak garatuko ditu, herritarrek jarduketak zertan diren jakin dezaten. Neurri horietako bat izanen da Planaren edukia Navarraemprende web atarian argitaratzea.
Zabalkundeari esker, jende gehiagok izanen du Planaren berri eta jakinen du zer aukera ematen dituen autoenplegurako proiektuak abiarazi, sendotu edo hobetzeko.
Herritar guztiek planean bildutako neurrien berri izan dezaten, zabalkunderako zenbait tresna ezarriko dira planak indarra duen bitartean, garrantzi handikoa baita hala egitea.
Halaber, Plana sustatu duten entitateek urtero aurkeztu beharko dituzte planean dauden neurrien zabalkundea egiteko ekintzetarako planak, Nafarroako Gobernuak onets ditzan, Nafarroako Lan Autonomoaren Kontseiluak baliozkotzat jo ondoren. Plan horiek Nafarroako Gobernuak finantzatuko ditu, ekitaldi ekonomiko bakoitzerako aurrekontuan dagoen diruaren arabera.
Jarraipena: Nafarroako Lan Autonomoaren Kontseilua arduratuko da Nafarroako Lan Autonomoaren 2017-2020ko Planaren jarraipen-lanez.
Hala, bada, organo horrek behar duen informazio oro jasotzen ahalko du, baloratzeko noraino bete diren planean ezarritako ekintzak eta zer maila erdietsi diren, kontuan harturik planaren 6. atalean ezarritako adierazleak.
Horretarako, ondotik aipatzen diren entitateen laguntza jasoko da, aipatu adierazleak egiaztatzeko informazioa emanen baitute planaren ekintza bakoitzak erdietsitako maila zertan den frogatze aldera: Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Politika Ekonomikoaren Zerbitzua, Nafarroako Estatistika Zerbitzua eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nazionala.
Emaitzen ebaluazioa: lorturiko emaitzak ikusirik, Nafarroako Lan Autonomoaren Kontseiluak, hala behar bada, Planeko zenbait neurri berbideratzeko proposatuko dio Nafarroako Gobernuari, baita beste batzuk indartzeko ere, ekintza horiek gehiago tinkotu edo luzatzea komeni bada, eragin onuragarria izan dutelako.
Nafarroako Lan Autonomoaren Planaren indarraldiaren azken urtean, Nafarroako Lan Autonomoaren II. Plana prestatzeari begira, erdietsi diren betetze mailak neurtzeko azken ebaluazio bat eginen da, adierazleek eta finkatu helburuek ekintzaz ekintza erakusten dituzten emaitzen bitartez.

Fitxa
Legealdia:
2015-2019
Departamentua:
Garapen Ekonomikorako Departamentua
Unitate arduraduna:
Lan Zerbitzua
Proposamen mota:
Plana
Dokumentazioa:
Data azken gaurkotzea:
Garatutako ekintzak
2022
Memoria: Nafarroako Lan Autonomoaren 2017-2020ko Planeko ekintzak abian jartzea. 2022ko bigarren seihilekoan egindako ekintzak.
Memoria: Nafarroako Lan Autonomoaren 2017-2020ko Planeko ekintzak abian jartzea. 2022ko lehen seihilekoan egindako ekintzak.
2021
Memoria: Nafarroako Lan Autonomoaren 2017-2020ko Planeko ekintzak abian jartzea. 2021eko bigarren seihilekoan egindako ekintzak.
Memoria: Nafarroako Lan Autonomoaren 2017-2020ko Planeko ekintzak abian jartzea. 2021eko lehen seihilekoan egindako ekintzak.
Nafarroako Lan Autonomoaren I. Planaren ebaluazioa
2020 urtea akitzearekin, Nafarroako Lan Autonomoaren I. Planaren indarraldia amaitu da eta bidezkoa da horren ebaluazioa egitea. Horretarako, planaren betetze maila eta ebaluazioa xeheki azaltzeko, Lan Zerbitzuak planaren garapenaren gaineko txosten exekutibo hau apailatu du, planaren burutzearen eta ixtearen ondorioak labur azaltzeko. Txosten honek helburu hauek ditu:
• Nafarroako Lan Autonomoaren I. Planaren ardatz bakoitzaren betetze maila azaltzea.
• Jarduketa ildoei ondorioak ateratzea.
• Plan honek lan autonomoari laguntzeko ekarri dituen aurrerapenen berri ematea.
• II. Plana egiteko garrantzitsutzat jotzen diren gaiak biltzea.
2020
Memoria: Nafarroako Lan Autonomoaren 2017-2020ko Planeko ekintzak abian jartzea. 2020ko urritik iabendura egindako ekintzak.
Memoria: Nafarroako Lan Autonomoaren 2017-2020ko Planeko ekintzak abian jartzea. 2020ko urtarriletik irailera egindako ekintzak.
2019
Memoria: Nafarroako Lan Autonomoaren 2017-2020ko Planeko ekintzak abian jartzea. 2019ko bigarren seihilekoan egindako ekintzak.
Memoria: Nafarroako Lan Autonomoaren 2017-2020ko Planeko ekintzak abian jartzea. 2019ko lehen seihilekoan egindako ekintzak.
2018
Memoria: Nafarroako Lan Autonomoaren 2017-2020ko Planeko ekintzak abian jartzea. 2018ko bigarren seihilekoan egindako ekintzak.