Nafarroako LGTBI+ Pertsonen Berdintasun Sozialerako II. Ekintza Plana 2026-2029

Nafarroako LGTBI+ Pertsonen Berdintasun Sozialerako II. Ekintza Plana-Irudia

Erlazionatutako edukiak:

Nafarroako LGTBI+ Pertsonen Berdintasun Sozialerako II. Ekintza Plana 2026-2029 Nafarroako Gobernuak onartu zuen 2026ko urriaren 7ko Erabakiaren bidez, Lehendakaritzako eta Berdintasuneko kontseilariak proposatuta. LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialerako ekainaren 19ko 8/2017 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarria betetzen du, eta 2019ko maiatzaren 22an onartutako 2019-2022 aldiko I. Ekintza Planari jarraipena ematen dio.

Plana Nafarroako Berdintasunerako Institutuak / Instituto Navarro para la Igualdad (NABI/INAI) koordinatu du, eta 38 neurri biltzen ditu, LGTBI+ berdintasunaren arloan ekintzak garatu ditzaketen Nafarroako Gobernuko departamentuei dagozkienak. Hiru lan-ardatzen inguruan egituratzen da, zortzi helburu estrategiko eta hamalau helburu operatibo lortzeari lotuta:

  • 1. ardatza. Gobernantza, zeharkakotasuna eta erakundeen arteko koordinazioa.
  • 2. ardatza. LGTBI+ eskubideak ikusaraztea eta aitortzea, eta indarkeria LGTBI+fobikoak prebenitzea.
  • 3. ardatza. Arreta integrala, laguntza eta eskubideen bermea.

Plana kudeatzeko erantzuleak NABI/INAI, LGTBI+ Berdintasunerako Zuzendariordetza eta Nafarroako LGTBI+ Kontseilua dira. Jarraipena eta ebaluazioa egiteko, adierazle-sistema bat ezarri da, plana indarrean dagoen aldian (2026-2029) haren ezarpenaren aurrerapena, emaitzak eta lortutako eraginak neurtzeko.

Fitxa

Legealdia:
2023-2027
Departamentua:
Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentua
Unitate arduraduna:
Instituto Navarro para la Igualdad / Nafarroako Berdintasunerako Institutua
Proposamen mota:
Plana
Data azken gaurkotzea:

Garatutako ekintzak