Gobernu Irekia - Berriak

Administrazio Irekiaren Astearekin bat etorriz, Nafarroako Gobernuak Gobernu Irekiaren albiste-buletina abiarazi du; ekainaren 30ean igorri zuen lehen zenbakia. Buletin horrek gardentasunari, datu irekiei eta herritarren parte-hartzeari buruzko azken albisteak zabalduko ditu. Buletina bi hilean behin argitaratuko da, eta pertsona guztiek eskuratzen ahalko dute. Foru Komunitateko herritarrei zein eragileei zuzenduta dago, bai eta Nafarroako Gobernuko langileei eta hura jaso nahi duen edozein pertsona edo entitateri ere. Ikusi buletinak.