Gobernu Irekia - Berriak
“Participa Navarra” Gobernu Irekiaren Atariaren parte-hartze tresnaren bitartez, jarduera oso nabarmena duten 7 nafar aitzindariren ibilbidea erakutsi zen. Pertsona bakoitzak hautagai bakarraren alde bozkatu ahal izan zuen proposatu ziren aukeren artean.
Bozketa epea amaitzean, “Josefa Molera Mayo” izan zen irabazlea, zinetika kimikoan eta teknika analitikoetan espezializatutako zientzialari nafarra
Deskargatu: parte hartze prozesuaren txostena.
Oraingo honetan, Nafarroako 6 udalerri batu dira, txikien ikuspegia tokiko politiketan integratu nahi baitute.
Deialdi hau Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiak bultzatzen du, eta honako udalerri hauek batu dira: Berriobeiti, Larraga, Los Arcos, Azkoien, Gares eta Santakara.
EDE Fundazioak ematen du prestakuntza eta laguntza, gai horretan eskarmentu handia baitu.
Espero dugu datozen hilabeteetan haur eta nerabeen partaidetzarako 17 organo izatea Nafarroako Foru Komunitatean, eta horiek eredu izatea beste udalerri batzuk ere anima daitezen.
Administrazio digitalarekin ohiko harremanik ez duten adinekoen irisgarritasuna eta inklusioa areagotzea eta bermatzea, bulegoetako zerbitzuen berri emanez.
Administrazio digitalarekin ohiko harremanik ez duten adinekoen irisgarritasuna eta inklusioa areagotzea eta bermatzea, bulegoetako zerbitzuen berri emanez.
Topaketa honen helburua da, adimen-desgaitasuna duten pertsonen eta foru-administrazioaren arteko harremanean jardunbide egokiak transmititzea, Tudelako Herritarrentzako Arreta Bulegoaren bitartez, eta irisgarritasun unibertsalarekin eta inklusioarekin lotuta eskura dauden tresnak ezagutaraztea.
Topaketa honen helburua da, adimen-desgaitasuna duten pertsonen eta foru-administrazioaren arteko harremanean jardunbide egokiak transmititzea, Iruñeko Herritarrentzako Arreta Bulegoaren bitartez, eta irisgarritasun unibertsalarekin eta inklusioarekin lotuta eskura dauden tresnak ezagutaraztea.
Tokia: Salestarren komentuko Ansoleaga aretoa (San Frantzisko kalea 5, Iruña)
Nafarroako Gobernuko departamentuei zuzenduriko jardunaldia, Inklusio eta Gaikuntza Digitaleko Planean garatutako ekintzak berrikusteko eta erronka berriak planteatzeko.
Erronketako bat izanen da administrazio digitala herritarrengana hurbiltzea eta tramite digitalak hobetzea, erabilerrazak eta irisgarriak izan daitezen eta haietan hizkera argia erabili dadin. Halaber, alderdi hori planean txertatzea eta hobekuntzak neurtzeko adierazleak izatea.
Ekintzak eta kontzeptuak berrikusiko ditugu, baina parte-hartzaileei gai berriak ere aurkeztuko zaizkie, sormena eta albo-pentsamendua aktibatzen laguntzeko. Hala, joerak eskuratu eta “kutxatik kanpoko” ideiak garatuko dira. Hori guztia, administrazioaren eta herritarren arteko harremana hobetzeko xedez.
Aurten, hausnarketak Iruñerria izango du ardatz, eta urbanizatu gabeko naturaguneen edo erdinaturalen garrantzian jarriko du arreta, baita horiek parke handi gisa, aisialdirako eremu gisa eta herritarrentzako aisialdirako gune gisa duten potentzialean ere.
Aurtengo Hirigintza Topaketak ekainaren 13an izango dira Iruñean, 09:00etatik 17:30etara. Horietan, gune horiei buruzko hausnarketa egiteko abiapuntu bat ezarriko da eskualdeko lurralde-eragileen artean, eta elkarrizketa kolektibo bat egingo da, ikaskuntzak, eskalak, erronkak, tresnak, ezagutzak eta esperientziak lotzeko, leku horiek erabilera publikoko espazio gisa eta hiri aberatsago, jasangarriago eta osasungarriagoetan eraikitzea ahalbidetuko duten bokazio desberdinak babesteko garrantziari buruz hitz egiteko.
Atariko programa
9.10-9.20 – Jardunaldiaren aurkezpena: Jardunaldiaren sarrera eta helburuen azalpena
Ekainaren 13an eginen da topaketa honek helburu du Nafarroako Gobernuan informazio publikoaren ardura duten unitateak ezagutaraztea, Nafarroako datu irekien ekimenari balioa emateko. Ekimen horren bidez, datu multzoak sortzea eta argitaratzea bultzatzen da, herritarrek eta enpresek informazio publikoa berrerabili dezaten, zerbitzu berriak sortzeko eta gardentasuna areagotzeko.
Organo hori Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuari atxikita dago, eta ekainaren 11n egingo da lehen bilkura. Nafarroako Gobernuak 2024ko otsailaren 21ean hartutako Erabakiaren bidez berritu zen batzordearen osaera.
012 telefono bidezko arreta zerbitzua 2001eko azaroan jarri zen martxan, Nafarroako Gobernuak bultzatuta, 12 udal atxikita (Antsoain, Aranguren, Barañain, Berriobeiti, Berriozar, Zizur Zendea, Eguesibar, Lizarra, Uharte, Noain Elortzibar, Atarrabia eta Zizur Nagusia) eta ANIMSA Nafarroako Udal Informatikaren Elkarteak kudeatuta. Gaur egun, TRACASA Instrumental enpresa publikoak kudeatzen du 012 telefono bidezko arreta zerbitzua; horren bidez zerbitzu asko eskaintzen zaizkie Nafarroako Gobernuari, 41 udali eta 122 kontzejuri, eta erraztu egiten da herritarren eta foru eta udal administrazioaren arteko harremana. Azpimarratu behar da 012 telefonoa Nafarroako Gobernuak eta atxikitako toki entitateek herritarrei arreta emateko telefonoa dela.
Martxan egon den 22 urteetan, 012 telefonoak 3,8 milioi dei baino gehiago jaso ditu, eta zerbitzu berriak eskaini ditu, hala nola udal izapideen kudeaketa, izen emateak, aurretiko hitzorduen kudeaketa, telefonoguneen arreta edo inkestak. Zerbitzu honen bidez, Nafarroako herritarrek 1,5 milioi gestio inguru egin dituzte foru eta udal administrazioekin.
Arreta ordutegia astelehenetik ostiralera da, 08:00etatik 18:00etara, uztailaren 1etik abuztuaren 15era izan ezik, orduan 15:00etan amaitzen baita.
Urtarrilaren 25ean eta 26an, herritarren arretarako lantaldeak aldeko emaitza jaso zuen AENORen auditoretzan, eta, hortaz, irisgarritasun unibertsaleko ziurtagiria dauka orain ere. AENORen zigiluak ziurtatzen du herritarren arretarako Tuterako bulegoa % 100 irisgarria dela: pertsona guztiei egokituta dago, eta askotariko premiak kontuan hartzen ditu, hala nola premia fisikoak, intelektualak, entzumenekoak eta ikusmenekoak.
Herritarren arretarako Tuterako bulegoak Erriberako eskualde guztiari ematen dio zerbitzua. 2023an, 30.830 laguni eman zitzaien arreta aurrez aurre. Tuterako Foru plazan dago, 5 eta 6 zenbakietan; astelehenetik ostiralera dago irekita, 08:00etatik 18:00etara (uztailean eta abuztuan, 08:00etatik 15:00etara).
Arreta-sistema mistoa ematen du:
• 08:00etatik 09:30era, hitzordurik gabe ematen da arreta.
• 09:30etik 18:00etara, aurretiko hitzordua behar da.
Bigarrenez elkartuko dira Nafarroako Foru Komunitateko udaletako partaidetza-organoetako haurrak. Bigarren edizio honetan, OPINA SAREA osatzen duten 10 udalek parte hartuko dute (Nafarroako haurren partaidetzarako organoen sarekoak, alegia). Honako hauek dira: Barañain, Beriain, Castejón, Cintruénigo, Faltzes, Mendabia, Orkoien, Iruña, Viana eta Zizur Nagusia.
Lan-esparru bat sortu nahi da, haurren eta nerabeen parte-hartzeari jarraipena emateko tresna izan dadin. Asmoa da topaketak bi urtean behin egitea. Edizio hau Vianan izanen da, eta herriko udalak hartuko ditu parte-hartzaileak.
María Chivite Nafarroako Gobernuko lehendakaria izanen da ekitaldiaren buru, eta jardunaldiaren hausnarketa-gai nagusia izanen da etorkizuneko Haur eta Nerabeen Partaidetzarako Nafarroako Kontseiluaren eraketa. Asmoa da haurrek Nafarroako parlamentariekin batera eztabaidatzea eta hausnartzea, lantaldetan.
Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusiak, Nafarroako Gardentasun Kontseiluak eta NUPeko I-Communitas Institutuak jardunaldi bat antolatu dute gardentasunaren eta gobernu irekiaren arloko egungo erronkei buruz. Irailaren 21ean eta 22an izango da, NUPeko El Sario eraikinean.
Topaketa honen hartzaileak toki entitateetako teknikariak eta politikariak, Nafarroako Gobernuko departamentuetako gardentasun arduradunak, ikasleak eta herritarrak dira.
Lankidetza hori formalizatzeko protokolo bat sinatu dute, bi aldeen artean ahaleginak partekatzen jarraitzeko, jarduketa esparru amankomun bat ezarrita. Xedea da parte-hartze inklusiboa sustatzea gai publikoetan, hala nola erabakiak hartzean eta/edo politika publikoak diseinatzean, eta aipatu politika publikoa abian jartzean eta haren ebaluazioa egitean.
Protokoloa sinatu dute Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusiak, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak (biak Nafarroako Gobernukoak), eta Desgaitasuna duten pertsonen Nafarroako entitate ordezkarien batzordeak.
Nafarroako Gobernuak Herritarren Arretarako Tuteran duen Bulegoak AENORen ziurtagiria jasoko du martxoaren 21an, zeinaren bidez ziurtatzen baita UNE 170001-2: 2007 Arauaren araberako sistema bat duela irisgarritasun unibertsala kudeatzeko.
25 lagunek hartu dute parte, eta saio praktikoak Viana eta Iruñeko kontseiluetako haurrekin egin dira.
Datu irekiek ere parte hartu dute jardunaldi horietan, eta ikasleei hainbat proiektu eskaini zaizkie Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzuarekin batera lan egiteko. Helburua da hala nahi duten ikasleek tandema osatzea Datu Irekien lantaldearekin, datu irekien atarian (https://datosabiertos.navarra.es/eu/) argitaratutako datuen kalitatea hobetzeko eta datu horiek webgunearen hedapenerantz bideratzeko (web semantikoa); web horretan, datu egiturak elkarri lotuta egonen dira, eta aukera emanen dute datu batzuk beste batzuekin lotzeko (linked data).
Protokolo horrek haurren eta nerabeen parte-hartzea sustatzen lagunduko duten partaidetza mekanismoak garatzeko helburuak eta ekintzak biltzen ditu, eta, horien artean, ekintza hauek daude:
• Haurren eta nerabeen parte-hartzeari buruzko prestakuntza ekintzak eta zabalkunde kanpainak bultzatzea
• Haurren parte-hartzerako eskubidea bermatzearen garrantziaz sentsibilizatzeko ekintzak
• Materialak hizkuntza atseginean argitaratzea, haurrek eta nerabeek beren eskubideak behar bezala ezagut ditzaten
• Haur eta Nerabeen Partaidetzarako Nafarroako Kontseilua bultzatzea
Un consejo de infancia y adolescencia es un órgano de participación ciudadana que trabaja por la mejora y transformación del municipio/ territorio, por tanto, es un órgano político a través del cual el ayuntamiento da voz a todos los niños y niñas en las cuestiones que les afectan. Dicho de otro modo, los consejos de infancia y adolescencia son espacios de encuentro que reúnen a niños y niñas para reflexionar, debatir y hacer propuestas sobre aquellos aspectos relacionados con su entorno que ellos consideran necesarios para mejorar sus condiciones de vida y por extensión, también las del conjunto de la ciudadanía.
La creación de órganos de participación tiene como objetivo cumplir el derecho a la participación por parte de la infancia y adolescencia firmado en la Convención de los derechos del niño de 1989 y en la Ley Foral 12/2019, de Participación Democrática de Navarra, que en su título VI queda señalado.