Zerbitzu publikoak hobetzeko diseinu-tresnak

Prestakuntza-ekintza hori sartzen da konpromiso honen barrenean: Parte hartzeko prozesuak egitea zerbitzu publikoak eta erabiltzaileen esperientzia hobetu ditzagun. Konpromiso hori da Gobernu Irekirako Aliantzarako Nafarroako I. Gobernu Planekoa.
Zerbitzu publikoak hobetzeko, funtsezko estrategia da horiek modu parte-hartzailean diseinatzea, alderdi interesdun guztiek aktiboki parte hartuta; horrela, ziurtatzen da zerbitzu publikoek erabiltzaileen beharrei erantzunen dietela eta egungo gizartearen aniztasuna islatuko dutela.

Prozesu horrek barnean hartzen ditu erabiltzaileak, administrazioko langileak eta adituak. Herritarren laborategien bidez egin daiteke, bai eta berrikuntza irekiko laborategien edo erabiltzailearen esperientzia-proben bidez ere; hasieratik bermatu behar da parte-hartze inklusiboa.

METODOLOGIA:

Prestakuntza-metodologia izanen da learning by doing (eginez ikastea); eduki teorikoak eta azalpenak talde-laneko dinamikekin tartekatuko dira.
Lan-dinamikak proiektuetan oinarritutako ikaskuntzaren bidez egituratuko dira; ezagutza teorikoak praktikan jarriko dira, zehaztasun-maila desberdinekin, eremu publikoarekin lotutako zerbitzuak diseinatzeko proiektu batean.

IKASTAROAREN IRAUPENA: 20 ordu (5 ordu egunean, 4 egunez)

TOKI KOPURUA: 25

DATAK: maiatzaren 23a (ostirala); maiatzaren 30a (ostirala); ekainaren 2a (astelehena); eta ekainaren 9a (astelehena)

ORDUTEGIA: 09:30etik 14:30era

TOKIA: Pedro Mayo eraikineko 2. aretoan, NAPIn (Navarreria kalea 39, Iruña)

IRAKASLEAK: Carlos Romero Piqueras eta Sara Juste Lasierra (FRACTAL Strategy)

Izena ematea