Hizkuntza Politikaren Plan Estrategikoaren Onarpen Fasea

2016ko azaroan amaitu zen Nafarroako Gobernuko Hizkuntza Politikaren Plan Estrategikoaren jendaurreko informazio eta herritarren parte-hartzearen fasea. Horren ondoren, jaso ziren proposamenen azterketa egin zen. Guztira, planak 259 proposamen jaso zituen, eta horien % 65 onartu.
 
Abenduaren 19an egin zen Itzulera Saioan parte-hartze prozesuan jasotako alegazioen ezaugarriak eta onartzeko hartutako irizpideak gizarteratu ziren.
Onartutako alegazioak planaren testuan onartu ziren.
 
2017ko urtarrilaren 19an Euskararen Nafar Kontseiluak, halaber, Nafarroako Gobernuko 2016-2019 Hizkuntza Politikaren Plan Estrategikoaren behin betiko testua aho batez onartu zuen.

Azkenik, Nafarroako Gobernuak 2017ko urtarrilaren 25ean 2016-2019 aldirako Hizkuntza Politikaren I Plan Estrategikoa onartu du (Bideoa).

2017/01/27, Ostirala