Informazio eta Jendaurreko fasea

Atal honetan hurrengo gai hauei buruz informazioa aurkituko duzu:

Dokumentazioa 

Erreferentziako marko arauemaile eta dokumentala

Eskualdeetako eta Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutuna Estrasburgo 1992-X-2
18/1986, Foru Legea, abenduaren 15ekoa, euskarari buruzkoa

 
 
Plan Estrategikorako oinarrizko dokumentuak

· Nafarroako Gobernuko Plan Estrategikoaren lehenengo idatzaldia (herritarren kontsultan jartzen dena)
· Planaren sintesia (laukiak)
· Diagnostikoa
· Plan Estrategikoaren azalpena

 
Bilerak 

1. Lurralde-bilerak.
Hurrengo saio hauek egingo dira:
 
1.-Pamplona
2.- Leitza:(euskeraz)
3.- Tutera
4.- Tafalla
5.- Zangoza
6.- Lizarra
 
Jasotzaileak:herritarrak orokorrean.
 
Bilerak honela kudeatuko dira:
1.     Deialdiak irekiak izanen dira eta berariaz gonbidatuko dira aipatutako udalerrietako administrazioak eta herritar interesdunak, ikastetxeak, guraso elkarteak, kultura elkarteak, kirol elkarteak, gazte elkarteak, emakumezkoen elkarteak, enpresari elkarteak, turismo partzuergoak, garapen partzuergoak, herritar elkarteak eta abar.
2.     Bilera horien buru tokiko agintari bat eta Nafarroako Gobernuko ordezkari bat izanen dira. Planaren eduki teknikoa Nafarroako Gobernuak azalduko du.
3.     Parte hartu nahi duten entitateek eta pertsonek aldez aurretik izena eman beharko dute. Plana hedatzeko informazioa eta hartan sartzeko lotura edo dokumentu osoaren erreferentzia igorriko dira gonbidapenarekin batera.
4.     Bilera honela burutuko da:

a.     Parte-hartze prozesua ireki eta aurkeztea
b.     Planaren proposamena aurkeztea 
c.     Ikusleek eztabaidatu eta parte hartzea (galderak eta azalpenak)
5.     Bilera bakoitzeko akta idatziko da.
6.     Idazkari bat eta moderatzaile bat izanen dira.
7.     Bilera 2 ordukoa izanen da, gutxi gorabehera.

 
 
2. Bilera tematiko sektorialak
Bilera hauen parte hartzaileak bere interesa adierazi dutenak eta gonbidatuak izango dira. Beti ere, sektore horiekin inplikazioa dutela. Parte-hartzaileen kopuruaren arabera 6 pertsonen lan talde dinamika egingo da, ondoren, proposamenak partekatu eta eztabaidatuko dira.
Sektoreak:

  • Euskara
  • Administrazioa
  • Hezkuntza
  • Kultura
  • Sozio-ekonomia

Jasotzaileak:

  • Elebidun kopururik handieneko guneetako pertsonak, ikerlariak, gazteak, helduak…
  • Funtzionariak, itzultzaileak, teknikoak, erabiltzaileak…
  • Batxilergo eta unibertsitateko ikasleak, irakasleak, gurasoak, ikasle helduak…
  • Kultur eragileak, kirolariak, gazteak, monitoreak…
  • Kazetariak, euskararen susta-tzaileak, denadariak, bankariak…

 
Tokia:  NAPI

3. Eztabaida-bilerak 
Lurralde-bilerak eta bilera tematiko sektorialak egin ondoren gai zehatz baten gaineko eztabaida-bilerak egin behar baldin badira, haiek egin ondoren gauzatuko dira.
Azken bilera hauen helburua da planaren ekintza zehatzen gaineko iritziak eztabaidatu eta alderatzea, adostasun tekniko eta sozialetan sakondu beharra dagoenean.
 
Ekarpenak

Jendaurreko informazio epean webgune honetan 

2016/10/05, Asteazkena