Erregistratutako langabeziari dagokionez, apirilaren 29an 40.369 langabe zeuden erregistratuta Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoan (SEPE). Beraz, otsaileko azken eguneko datu ofizialarekin alderatuta, 6.394 langabe gehiago daude orain. Ehunekoetan adierazita, %18,8ko igoera gertatu da. Alde horretatik, komeni da gogoratzea aldi baterako enplegu erregulazioan daudenak ez direla erregistratutako langabetzat hartzen.
Langabeziaren inpaktuari dagokionez, 2008ko krisialdiko pautetako batzuk errepikatzen dira. Adibidez, aldi baterako langileak izan dira lehen kaltetuak.Eta duela hamabi urte gertatu zen bezala, langabeen artean gehiago dira gizonezkoak. Kontuan hartu behar da emakume gehiago daudela funtsezko jarduera deitutakoetan. Beste alde batetik, gazteen artean aldi baterako enplegu gehiago egoten denez, 35 urtetik beherako gazte langabeen kopuruak gora egin du.
Gizarte Segurantzaren afiliazioaren bidez neurtzen den enpleguaren bilakaerari dagokionez, azken datu ofizialek, martxokoek, adierazten zuten afiliazioak %0,6ko jaitsiera izan zuela hilabetean, hau da, 1.859 afiliazio gutxiago.Edonola ere, martxoaren 11tik 31ra bitarte gertatutakoa aintzat hartuz gero, 8.000 mila enplegu pasa suntsitu ziren. Kopuru hori historikoa da tamainagatik, jatorrian dagoen arrazoiagatik eta gertatu den denbora epe laburragatik.
Beste alde batetik, alarma egoeraz geroztik eta hilabete pasatxoan aldi baterako enplegu erregulazioko 6.595 espediente erregistratu dira, 55.486 langileri eragin dietenak. Horietatik %93,6 ezinbesteko arrazoiek eragindako ABEEak dira (6.173), martxoaren 17ko Errege Dekretuak prestazioak estaltzeko ezartzen duen kasua. Martxoaren 14tik hona aurkeztutako espedienteen kopurua aurreko krisi ekonomikoaren urterik txarrenean (2012) erregistratutakoa halako sei.
Gogoratu behar da urte honen hasieran Elkarrizketa Sozialerako Kontseiluak onartu zuela Enplegu Plan baten negoziaziorako bide-orria. Agertoki hori eguneratu eta egungo planaren esparruan kokatu beharko da.